Aurtengo leloa “aire garbia” izango da. Aste
honen barruan, Irailaren 22an kotxerik gabeko nazioarteko eguna ospatzen da
Europako herri askotan. 1988tik ospatzen
da “Hiria nire kotxe barik” Europan. Autoa baztertu behar dugula suposatzen da
eta, horren truke, txirringa edo garraio publikoa erabili. Baina hau ez da
Europa, nahiz eta Europaren barnean egon, oraindino nahiko urrun gaude zentzu
askotan.
Europan egun horretan kotxeek debekatuta dute
ibiltzea kaleetatik, garraio publikoak salbu. Hemen, aldiz, inora eramaten ez
duen zirkuitu txiki bat jartzen dute.
Ah, eta ez atera zirkuitutik, ez bada ere, jai izango duzu. Memeloak garela
pentsatu behar dute. Komunikabide
ezberdinetan hainbat propaganda eman ondoren, Europako Mugikortasun
Iraunkorraren Astearen espedientea bete dute.
Seguraski, ingurugiroaren alde egindako lana
itzelezkoa izan dela pentsatuko dute. Benetan jendea mugitu nahi badute, beste motatako ekimenak behar beharrezkoak
dira eta ez bakarrik urtean behin. Ondo dago bizikleten mailegu-guneen sarea,
bai turistentzat baina ez hemengo jendearentzat. Non daude, adibidez,
hauteskundeei begira hain gustokoak diren bidegorriak? Txirringak ez dira
espaloietatik joan behar. Errepide ondotik egin behar dira bideak eta, jakina,
oztoporik gabe.
Santurtzin, adibidez, portuko pasealekua
konpondu zenean, zergatik ez ziren molestatu bidegorria egiten errepide ondoan,
kotxeen aparkalekua jarri beharrean?
Saltzen ez diren udaleko garajeak eraikitzen dira, OTArik ez dago. Argi
dago gure agintariek lehentasuna ematen diotela kotxeari. Kotxeko aparkalekuak
edonon eta doako. Behintzat, ez dira zinikoak izan kanpaina honetan parte
hartzen. Eskertzekoa da. Dena den,
kuriositatea baduzue jakiteko nortzuk hartuko duten parte, hona hemen.
(52 udalerri)
Abaltzisketa
Gasteiz
Abanto-Zierbena Getxo
Aduna Gordexola
Agurain Ibarra
Albiztur Ikaztegieta
Alegria-Dulantzi Irun
Alkitza IruƱa
Altzo Irura
Amezketa Iruraiz-Gauna
Anoeta Laudio
Arrankudiaga Leioa
Arrasate Mungia
Arrigorriaga Mutilba
Asteasu OƱati
Astigarraga OrduƱa
Baliarrain Orendain
Barrundia Orozko
Basauri Sopuerta
Belauntza Tolosa
Berastegi Trapagaran
Berrobi Ugao-Miraballes
Bilbao Villabona
Donostia Zalla
Durango Zaratamo
Etxebarri Zeberio
Galdakao Zizurkil