Hau poza! Japoniako jendeak langile fina izateaz aparte, izugarrizko disziplina eta baloreak ditu. Hemen, aldiz, oraindino ez dira enteratu lapurrak, alferrak eta ohea egiten dutenak ez direla gustoko. Herri baten irudia egunero saldu behar da. Internetean Fukushimari buruzko txiste mediokreak aurkitu ditut. Den dena arin-arin izan da. Horixe da harritzen nauena. Hainbeste kapazitatea
zergatik ez bideratu lanean, baina lan ona egiteko. Kapazitatea esan dut?....
Benetan, patetikoak direla. Ez dakite ezta galtzen ere.
Hauxe da kanpora begira saltzen den irudia (doppinga, diruaren desbideratzea, eroskeriak, korrupzioa, politikari zikinak, gezurtiak, atzerakoiak, faltsuak, inposatzaileak, zapaltzaileak, inmoralak eta abar). Ez ditut hemen izendatuko estatu espainoleari buruz ezagutzen ditudan txisteak. Ez, nahiz eta batzuek merezi duten, beste batzuek nire errespetu guztiak merezi dituzte egunero egiten duten lanagatik.
Eta oraindino pentsetan ari dira kasinoa jartzen, mota ezberdinetako morroi izateko. Tuntunak izan behar...
Ez dut hain urrun ikusten Europaren banaketa egitea, komentetan ari den bezala Europa mailan. Ezinbestekoa da hausnarketa sakona egitea.
Bitartean, zorionak Tokyo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina