Hondakinak
- Erosketak egiterakoan, erabil itzazu poltsa berrebilgarriak.
- Dendan, aukeratu itzazu ontziratu gabeko produktuak edo bilgarri gutxi dutenak behintzat.

- Posiblea denean, erabil itzazu ordezkoak.
- Janaria zilarrezko paperean eraman gabe, aukeratu ezazu sakotontzia.
- Hurbilen duzun Garbigunera eraman itzazu produktu toxikoak: pinturak, disolbatzaileak, olioak…ez itzazu inoiz hustubidetik isuri. - Badaude inprimagilu tinta-kartutxo eta pilak biltzen dituzten saltokiak. Informa zaitez eta zerbitzu hau erabili ezazu.
- Edozer gauza zaborrara bota baino arinago, pentsa ezazu norbaitek erabili edo konpondu ahal duen.
- Beira eta paperezko ontziak lehenetsi itzazu; plastikozko eta metalezko ontziak sahiestu.
- Ahal duzun guztietan, ontziratu gabeko produktuak erosi itzazu.
- Ez ezazu paper asko erabili: bi orrialdeetatik fotokopiatu eta erabili ezazu posta elektronikoa dokumentuak banatzeko.
- Pilen erabilera sahiestu. Erabili sare elektrikoa.
- Erabil itzazu material berrerabilgarriak. Erabilera bakarreko produktuak baliabide eralaketa galanta suposatzen dute eta zabor kopurua izugarri handitzen dute.
http://www.anfevi.com
Energia
Energia
- Gabean, bajatu itzazu pertsianak beroa galdu ez dadin.
- Ez ezazu utzi telebista, ordenagaila edo musika katea “stand-by”-n.
- Bateria guztiz kargatuta dagoenean, ez utzi sakeleko telefonoa kargatzen.
- Kontsumo txikiko bonbilak erabili. Garestiagoak dira, baina askoz gehigo irauten dute eta energia gutxiago kontsumitzen dute.
- Etxetresna elektroniko berriren bat erosterakoan A etiketa duela kontuan izan.
- Ez ezazu etxea behar den baino gehiago berotu. Etxean kontsumitzen den energiaren %70a berogailuan erabiltzen da.
- Gabean edo etxean inor ez dagoenean termostatoa 17Âștara programatu.
- Ez ezazu sartu hozkailura gauza berorik.
http://www.eve.es
Mugikortasuna
- Distantzia luzeagoak egin behar badituzu, garraiobide publikoa lehenetsi posiblea den heinean.
- Ikastera edo lan egitera kotxez bazoaz, beste kide batzuk eraman
- Hegazkinak sahiestu itzazu.
- Behar dituzun zerbitzuak topatu. Posiblea bada bizi zaren lekutik gertu daudenak, horrela ez duzu zertan kotxea erabili behar.
- Hirigunetik kotxean bazoaz, ingurumenarekin adeitsuak diren garraiobideak aukeratu dituztenekin errespeta itzazu. Kontuz oinezko eta txirrindulariekin!!
- Hirigunean kotxea gidatzen baldin bazoaz, ez ezazu oinezkoei lekurik kendu.
- Bizikleta gustokoa baduzu, erabil ezazu leku batetik bestera joateko. Aldarrikatu itzazu bizikleta erabiltzaile bezala dituzun eskubideak segurtasun balditzetan bizikletaz gozatu ahal izateko.
Ura
- Ura erabiltzen ez duzunean iturria itxi (xaboia ematen duzunean, haginak garbitzen dituzunean, bizarra egiten duzunean…).

- Dutxa edo bainuontzia? Dutxa!! Hainbat ur aurreztuko duzu.
- Sartu ezazu urez betetako botila bat komuneko zisternan ur kopurua murrizteko, tangak botoi bikoitza ez duenean.
- Ez ezazu erabili zisterna paperontzi bat gisa.
- Ez ezazu hustubidetik erabilitako oliorik bota.
- Loreak goizetik goiz edo gabean ureztatu ura lurrundu ez dadin.
- Kotxea edo motorra badaukazu, garbitu ezazu esponja edo zapi batekin, inoiz ere
ez tutuekin.
- Fruta edo barazkiak garbitzeko erabili duzun ura, loreak ureztatzeko balio du.
http://www.consorciodeaguas.com
http://www.consorciodeaguas.com
Mendi-ibiliak gustokoak dituzu?
Eta gauza da hemen bertan ditugula, gertuan. Zureganatu itzazu ibilbide posible batzuk (bai Interneten bai liburutegietan proposamen interesgarriak aurki ditzakezu) eta martxan jarri! Hona hemen kontuan izateko gomendio batzu:
1.- Ez da komenigarria mendi-ibiliak bakarrik egitea. Esan nora zoaz eta noiz helduko zaren.
2.- Ez ezazu ahaztu beharrezkoa dena: ura, elikagaiak, arropa egokiak…
3.- Zaborrik ez bota. Beste pertsonek utzitako zaborra eramanez lagundu dezakezu ere.
4.- Ez ezazu surik piztu, helburu honetara egokituta dauden lekuak baldin ez badira (Ez ezazu zigarro-mutxikinik lurrera bota).
5.- Ez ezazu nahastu tokiko fauna.
6.- Natura ingurune bat zeharkatzerakoan isiltasunean egin. Honela naturaren soinuetaz goza dezakezu.
7.- Ez ezazu basa-animaliarik etxera eraman. Ez ezazu basaloreak sustraitik atera edo zapuztu.
8.- Prismatikorik izatekotan, zurekin eraman. Paisaian dauden hainbat elementuez goza dezakezu.