2013/12/01

E.N.E. (EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA)


Euskararen eguneko ospakizunak abian dagoz, bai hemen bai kanpoan. Abenduaren 3an, tamalez, euskararen aldeko deia egiten jarraitu behar da. 
Euskal Herritik kanpoko euskal etxeek iharduera ezberdinak antolatu dituzte bioaniztasun kulturala eta euskara areagotzeko.




Batzuk, oraindino  euskara egunero mintzatu behar dela enteratu ez.

"Kontsumitu euskara. Doan da eta denontzako lain dago" dio hemengo kanpainak. 
Ez dut uste doan izan denik. Hainbeste ahalegin, hainbeste dirulaguntza eta zertarako? Euskara erabili da inolako lotsarik gabe. Abenduaren 3an iharduera asko egingo dira eta, hantxe egongo dira erdaldun asko eta sasi euskaldunak kutsatzen.


Sasi euskaldunak

Euskaldun arten
Anaitasuna,
Beti aboan,
Ni euskalduna
Zintzona ainbat
Sarri mingaƱean
Tastade ama
Euskerarentzat
Biotz barrenean,
Gaur au da askoren
Euskotasuna
Euskalerrian.

Sapaburuak
Legez ugari
Ur zikiƱean,
Dagoz olango
Euskaldunak gaur
Euskalerrian.

      * * *

Ama euskera
Maite zaitut nik
Bene benetan,
Nere bizi au
Zeure izango da
Naizen artean.

                        Ondarrabi, 1924



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina