2013/10/24

APPLE - iPHONE 5s ETA iPHONE 5c KOLORETSUA

Urriaren 25ean ailegatuko da; hemen, aldiz, norbaitek asmaturiko jaieguna denez, hurrengo egunerako utzi beharko dugu.
iPhone 5s-ak 699 €-ko balioa izango du, eta hori oinarrizko bertsioan (16 Gb). 32 eta 64 Gb-tan gure baduzu 799 € eta 899 € ordaindu behar. Dena den, garestiegi iruditzen bazaizue, beste modeloa; hau da, iPhone 5c koloretsua 100 € merkeagoa da bertsio bakoitzean. 
Hori ikusita, ez da harritzekoa Androidekoak izatea hemen. Bitxikeri moduan, Apple-i 147 € balio zaizkio iPhone 5s-a. Ez dago bat ere txarto %400a handitzea salmentetan. 
Baina hori ez da ezer munduko ordenagailurik indartsuenaren balioa ikusita. Bai, ondo entzun duzu. Abenduan jarriko da salmentan eta Estatu Batuetan 2.999 €-ko balioa izango duen bitartean, hemen 3.049 €. 
Zera, inori adurra ez jausteko, ezaugarriak ez ditut komentatuko. Batzutan hobe da ametsetan egotea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina