2013/10/10

URRIAK, 15 - ESKU GARBIKETAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Eskuen bidez gaixotasun asko harrapa ditzakegu. Hori dela eta, esku-garbiketa egokia ezinbestekoa da bakterioak saihesteko. Herrialde garatuetako jende askok txarto egiten du keinu sinple hau, zeren, ura baino ez baitu erabiltzen. Xaboia nahitaez erabili behar da.
Eta zer esan herrialde azpigaratuetan, non ez dagoen uraren kalitaterik. Kolera, hepatitisa, poliomelitisa eta tifusa bezalako gaixotasunek eragin handia dute herri horietan. 
Egunean zehar manipulatu egiten dugu gauza pilo. Honela, bada, zentzuz jokatu behar dugu. Ura eta xaboia edozein txerto baino askosaz hobeagoak dira.


Eskuak ez dira garbitu behar zikin dagozenean baino ez. Ez gara bizi burbuila batean, bideo honetan agerian geratzen den legez.

              

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina