2013/12/19

SANTO TOMAS AZOKA 2013


BBK-k antolatutako 66. azoka. Planoetan ikus daiteken legez, salmenta-postu gehienak Areatzan (224) kokatuko dira, gainerakoa Plaza Berrian (62) egongo da.
140 ekoizlek hartuko dute parte. Produktu ezberdinak egongo dira salgai: ogia eta euskal pastela, gaztak, eztiak, hestebeteak, barazkiak, txakolina-sagardoa, landare eta loreak, frutak, kontserbak, esnekiak eta abereak. 
Eta nola ez txosnak gure taloekin.
Aurtengo nobedadea Bioeskola BBK proiektua izango da, Arriaga Antzokiko plazan kokatuta egongo dena.
Beste urteetan bezala, Bidezko Merkataritza ere egongo da Bizkaiko nekazaritza-produktuekin batera.
Hementxe duzue Santo Tomas azokako egitaraua:

09:00 - 22:00  Tokiko produktuak salgai.
10:00 - 13:00  "Alturako baratze ekologikoa landatzen", Arriaga                               plazan.
10:00etatik aurrera   BBK kutxabank egutegien banaketa Areatzan.
19:00               Oskorri & The Pub Ibiltaria BBK Salan, Kale                                     Nagusia 19.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina