Mendiak ezinbestekoak dira bizitzarako. Hauek lur-azalaren laurden bat hartzen dute eta munduko ur dorreak dira. Ur gezaren kantitaterik handiena hementxe dago. Hori dela eta, munduko populazio erdia baino gehiagoari ematen dio ur geza.
Honetaz gain, mendiko biodibertsitatea itzelezkoa da. Landare espezie aberatsa ezezik, animalia ugari ere bizi dira (ez ahaztu gizabanakoa animalia espezie bat dela).
Aniztasun honek gure bizi kalitatea erabakitzen du.
Petrolerek Virunga mendietako gorilak arriskuan jarri dituzte.
Ehiza furtiboak eta gatazka armatuek Himalayako leopardoa desagertzeko zorian utzi dute. Hau bezalako mila adibideak aurki daitezke munduan, baina arreta deitzen duena Virungako parke nazional batean gertatzea da. Arriskuan dauden espezieak babesteko lekuak direla suposatzen da.
Beste eguna kontzientziak astintzeko. Zeozer egin dezakezula pentsetan baduzu, sinatu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina