2021/12/09
2021/12/06
2021/12/05
2021/12/03
2021/12/02
2021/11/30
BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko zinemaldiaren 14. edizioa hasiko da Bilbon. Abenduaren 3tik 12ra 52 film ikusi eta gozatu ahal izango dira Euskalduna Jauregian, Golem zineman eta BBK Aretoan.
On-line ere ikus daitezke, Vimeo plataformaren bidez on demand edo alokairuan.
2021/11/29
BARRIRO DENA AIREAN
Osasun egoera egonkorra ez denez, udaletxeek ekitaldi batzuk bertan behera uztea erabaki dute ezin baita aldez aurretik bermatu segurtasuna. Horren ondorioz, abendurako hainbat ekitaldi airean daude berriro.
Zuhurtziaz eta arduraz jokatzea izan da pandemia osoaren leloa bi urtetan. Baina hori ez doa haientzat. Batzuek txertoa jasotzeari uko egin dioten arren, gure artean jarraitzen dute inolako prebentzio-neurriak (musukoa, urruntasun-distantzia, txertoa) hartu gabe, eta txarrena, herritarrei adarra jotzen.
Munduko herrialde batzuetan hasi dira neurriak hartzen (pasaportea, ez txertatuen konfinamendua, derrigorrezko txertoa,…), baina hemen botere judiziala ez da gauza norabide berean arraun egiteko. Covid-19aren pandemiak sorturiko osasun krisi mundial honek gure sistema judiziala garaian ez dela espero bezala aritu utzi du agerian. Baina, tira, hori ez da atzo goizekoa.
Justiziak osasun publikoa bermatu behar du eta gobernu ezberdinei lagundu behar die epidemiaren aurkako neurriak betearazten. Inola ere ezin du oztopatu.
Epaileen erabakien ondorioz morroi batzuk animatu dira nahi dutena egiten jarraitzeko.
Etorkizunari begira gizatxar horiek aurre egin beharko diete epe ertainean edo luzean emango diren ondorioei (osasun sistema okerrago, langabezia, emantzipazio txikiagoa,…), baina bakarrik. Une honetan solidarioa ez denak geroago ezin du espero besteen elkartasuna.
“Nork hanka sartu, hark ordaindu” izan beharko luke, baina zoritxarrez nazkagarri hauen arduragabekeriak ordaindu beharko ditugu denok.
Gabonak hurbil eta berriro urrun bizi direnek adineko senitarteak ikusteko ote dituztelako zalantzan.
Inoiz ez diot inori gaitzik opa izan, baina gauzak ikusita, sasikume alu horiek infernuan izorra daitezela.
2021/11/17
CIMASUB 2021
Nazioarteko Itsaspeko Zinema azaroaren 18tik 20ra egongo da Donostian. 1975ean itsas hondoa ezagutzea zen helburu nagusia. Baina denbora pasa ahala salaketa ekologikoaren txoko bihurtu da. Bazter guztietatik edertasuna ezezik, itsaso eta ozeanoen arazoa ere ikus dezakegu lan ezberdinetan.
“Itsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean” lelopean 27 film labur eta 3 dokumental ikusteko aukera egongo da hiru egun hauetan. Proiekzioak 19:00etan hasiko dira, Antzoki Zaharrean, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Geroago, abendutik aurrera, inguruko beste hiri eta herrietan ikusi ahal izango da.
Eibar (Abenduaren 1, 2, 3 eta 4an)
Irun (2022ko Urtarrilaren 12, 13, 14 eta 15ean)
Lasarte (2022ko Otsailaren 7, 14 eta 21ean)
Errenteria (2022ko Maiatzaren 4, 11 eta 18an)
Zarautz (2022ko Ekainaren 1, 8 eta 15ean)
Zumaia (2022ko Urrian)
…
2021/11/05
ZUGAZTIETAKO AZOKA
Igande honetan Zugaztietako nekazaritza eta abeltzaintza azoka egongo da. Aukera ezin hobea babarrunak sakramentuekin probatzeko.
2021/10/25
COP26- URRIAREN 31ETIK AZAROAREN 12RA ARTE
Azaroaren lehen hamabostaldian klima aldaketari buruzko hitzaldia egingo da Glasgown. 2015eko abenduan Parisko Hitzarmena sinatu zuten herrialdeek honako akordioak adostatu zituzten:
- Tenperatura globalaren igoera bi gradu baino gehiagokoa ez izatea eta 1,5 gradukoan gelditzeko ahalegina egitea.
- Berotegi efektuko gasen murriztea eta 2050ean gas emisio garbiak zero izatea.
- Akordioaren garapena bost urtean behin berrikustea.
- 90.000 milioi euroen finantziazioa ematea garatzen ari diren herrialdei 2020ra arte.
- ……..
“Mundua batuz klima-aldaketari aurre egiteko” lelopean, nazioarteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu nahi da klimari buruzko goi-bilera honetan. Borondate izanez gero, klima-krisialdia konpon daiteke. “Diruarekin” finantziatutako hauteskunde-kanpainak, azkenean multinazional eta energia enpresa handien zerbitzura egongo dira gobernuak. Dena gutxien eskuetan uztea ez da batere demokratikoa. Politikak zientziaren beharra du, behintzat sen ona berreskuratu arte.
Gaur egun, inoiz baino gehiago, gure etorkizuna ziurtatu behar dugu.
Al Gore - Egia desoroso bat 1 (2008-08-10)
Al Gore - Egia desoroso bat 2 (2017-11-25)
2021/10/15
URRIAK, 15 - ESKU GARBIKETAREN NAZIOARTEKO EGUNA
“Hiltzen ez gaituenak, loditzen gaituela!” esan digute txikitatik.
Erreparatu aurten ageri den leloari: “Gure etorkizuna eskura dago: elkarrekin aurrera”.
2021/09/22
BADATOR UDAZKENA
Udazkenarekin batera hotza bueltan dugu eta txarrena, agur udako lasaitasuna eta egun argitsuak.
Baina udazkena bera izugarrizko ikuskizuna da. Alde batetik, Naturak eskaintzen dizkigu urteko ilunabarrik onenak eta, beste aldetik, basoek agerian uzten dituzten kolore horiak eta laranjak ikusteko momentu ezin hobea da. Hori gutxi balitz, gaztain, intxaur eta ezkur sasoia da.
Mendizale bezala, urtarorik kutunena da niretzako. Udazkeneko koloreetaz gozatzeko ibilbideak eskeintzen ditu Bizkaiko parketxeen sareak.
2021/09/06
IRAILAK, 8 - EUSKAL DIASPORAREN EGUNA
2021/09/02
NATURAREN NAZIOARTEKO KONGRESURAKO ATZERAKO KONTAKETA
Covid-19 dela eta atzeratu zen Naturaren Nazioarteko Kongresua, azkenean Irailaren 3tik 11ra bitartean egingo da Marseillan.
Biodibertsitatearen kudeaketa egokiaren beharra dago giza ongizatea eta ekonomiaren garapena arriskuan ez jartzeko.
2021/09/01
BIZKAIKO PARKETXEEN SAREAREN EKINTZA-EGITARAUA
2021/07/14
PERTSEIDAK: URTEROKO IKUSKIZUNA
Swift Tuttle kometaren ibilbideak meteoro edo izar herratuen hauts errekasto bat uzten du lurrazaleko atmosferan sartzean.
Uztailaren 17tik abuztuaren 24ra arte aukera paregabea izango dugu Pertseidak edo San Lorenzoren negarrak ikusteko. Bizienik abuztuaren 9tik 13ra ibiliko dira. Orduko 150 izar herratu baino gehiago igaroko dira. Gainera egun hauetan ilargiak ez du oztoporik egingo ilberri fasean egongo baita.
Zerua ilun dagoen toki batera joan eta gozatu.
Ez dakizula nora begiratu? Sky Map app-earekin errazagoa izango da. “Perseus” hitza sartu eta holan jakingo duzu.
Beste link honetan Pertseiden behaketa eta eguraldi-iragarpenari buruzko xehetasunak izango dituzu.
2021/07/04
UDAN MODU JASANGARRIAGOAN GOZATZEKO AHOLKUAK
Kimikarik gabeko eguzki-babeskia erabili.
Urtean 14.000 tona eguzkitako krema amaitzen du ozeanoetan. Zure burua eta ozeanoak babesteko mineralak dituzten kremak erabili. Ez da beharrezkoa eguzkitan egotea egun santu osoan.
Oxibenzona, octilmetoxicinamato eta parabenoak bezalako substantzia kimikoak gure osasunerako kaltegarriak dira oso. Herri batzuetan euren salmenta guztiz debekatuta dago.
Ez utzi arrastorik.
Utzi lekua topatu duzun bezain garbi. Hondartza ez da hautsontzia. Jasotzen ez dena itsasoak berak eramaten du. Ez, ez da txakurra izan.
Haizagailua erabili aire gidotua baino.
%90 energia gutxiago erabiltzen du eta elektrizitatearen prezioak ikusita …
Freskoago egoteko katilukada bat izotz kokatu haizagailuaren aurrean.
Arnasten dugun airean plastikoa dagoela gogoratu. Plastikoak hainbat ingurumen-inpaktu eragiten ditu eta irtenbidea ez da birziklatzea. Behin betikoz ekoizpena debekatu behar da. Gizabanakoaren asmakizunik txarrena izan da.
Bertoko produktuak kontsumitu.
Ingurumenaren aldeko keinurik garrantzitsuenariko bat da. Tokiko ekonomia laguntzeaz aparte, benetako produktuen zaporeak dastatuko dituzu.
Udan jarrai ezazu birziklatzen.
Sasoi honetan birziklatzeko koloreak mantentzen dira. Ez duzu inolako aitzakirik alferrarena egiteko.
Botatzeko baxera ez erabili piknikean.
Zure hondakinak ez dira ikusgai egon behar edonon. Eta bururatu bazaizu barbakoa egitea, hobeto etxean. “Nik kontrolatzen dut” ahaztu. Urtero sute asko gertatzen dira.
Ura neurriz erabili.
Dirua aurrezteaz gain baliabide hidrikoak txikitu egiten dira sasoi honetan. Ez xahutu toki batzuetan hain eskasa den baliabide hau.
Txirringak udarako aproposak dira.
Distantzia luzeak izanez gero kotxez edo trenez bidaiatu hegazkinez baino.
Badakit denbora altxor preziatua dela, baina osasunik gabe adio denbora.
Behin helmugara ailegatuta txirringaz edo oinez ibili tokia erosoagoa egiteko.
Arropa eta kosmetika jasangarria.
Lehengai jasangarri eta kalitatezkoak erabiltzea posiblea da. Toxikorik, petrokimikorik, sintetikorik, pestizidarik, transgenikorik eta koloratzailerik gabeko moda eta kosmetika.
Hondartza edo mendiaren garbiketa.
Eguzkitan zauden bitartean ozeanoaren osasuna hobetu.
2021/06/20
EKAINAK, 25 - ESTEBAN URKIAGA BASARAZ "LAUAXETA"REN HILKETAREN URTEMUGA
Gerra Zibilaren garaian atxilotua, hainbeste bezala. Geroago Gazteizko Santa Isabeleko kanposantuaren hormen kontra fusilatu zuten goizeko 05:30ak aldera.
Goiz eder honetan erail behar nabe "Azken oyua" olerkiaren bere azken hitzak.
1936 eta 1977 bitartean 196 pertsona izan ziren fusilatuak kanposantu horretan.
Euskal literaturaren berritzaile eta poeta handienetarikoa izan zen. Kultura nazio batentzat odola gorputzarentzat bezala zela adierazi zigun. Bere heriotza goiztiarrak hainbat proiektu kaleratzea galarazi zion.
Bere hilburukoan hauxe idatzi zuen:
...abertzale nazalako ilten naz, Eusko Abertzalea; erri doakabe au biotz guztiz maite dodalako. Jainko onagan ditxarot, egunen baten, onek, bere semetxo gaixo onek, bere egunetan ikustea nai izan ebana, jadetsiko dauala...'.
Hobi komunen anonimatuan lurperatua izan zena, hainbeste bezala, ez da ahaztua izan. Gaur egun Mungiako Berteiz hilerrian lurperatuta dago. Azkenean bere arima aske dago eta bere literatura bizirik mantentzen da.


2021/06/08
EKAINAK, 8 - OZEANOEN MUNDU EGUNA
2021/06/03
EKAINAK, 5 - INGURUMENAREN MUNDU EGUNA
"Berrimajinatu, Berreskuratu, Zaharberritu" lelopean hainbat ekintza planteatzen dira ingurumenaren degradazioa geldiarazi, murriztu eta lehengoratzeko.
Edozein pertsonak parte har dezake zaharberritze-ekimen honetan. Datorren larunbatean aukera ezin hobea dugu gure benetako konpromezua adierazteko ingurumenarekin. Informazio ugari aurki daiteke Natur Parke ezberdinetan.
2021/05/30
ZINEMALDIACAT-EN XVI. EDIZIOA
Maiatzaren 28tik ekainaren 6 ra arte egingo da Bartzelonan aurtengo edizioa. Bost dokumental eta fikziozko bi film eskainiko ditu ZinemaldiaCatek.
2021/05/24
BIZILAGUNEN EBAKUAZIOAREN 85. URTEURRENA
Gobernuak apropos hitzen artean galtzen direnean haien interesak babesteko, hantxe dago boluntariotza. Burokratziaren aurka talka egiten duen herritarrak badaki bere kabuz aurrera eraman behar duela proiektua bihurturiko ideia. Batzuetan, edo hobeto esanda gehienetan, bere gustokoen ez diren tramiteetan murgilduta egon behar, eta nola ez, lotsarik gabeko gobernu horiei eroskeria ordaindu behar zaie proiektua nagusi irteteko. Batzuetan ondo egindako lanak badu saria; beste batzuetan, aldiz, batere nabarmendu gabe.
1937an Britainia Handira, Frantziara, Belgikara eta Errusiara ontziratu ziren umeen eta bizilagunen espedizioak boluntario ezberdinen lanei esker izan zen.
Bilbo eta Ezkerraldeko herrietakoak nagusi izan arren, Gipuzkoa eta Arabatik alde egindakoak ere baziren espedizio horietan joaten ziren umeak eta bizilagunak.
2021/05/22
2021/05/13
SANTURTZIKO LIBURU AZOKAREN EDIZIO BERRIA
Maiatzaren 14tik 23ra Liburu eta Disko Azoka jasoko du Santurtziko Parke Nagusian. Beti legez euskal argitaletxeen euskarazko eta gaztelaniazko azken nobedadeak eta klasikoak aurkitu ahal izango dira. Umorea euskal literaturan izango da azokako gaiaren ardatza.
Standak zabalik egongo dira goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara. Saltokietan %10ko beherapena egingo da prezioan.
Zeozer erostean eta beti Santurtziko Liburutegiaren karneta erakutsiz txartela emango dute 4 liburu-sorta zozketan parte hartzeko. Behin beteta Santurtziko Liburutegi Nagusira eraman beharko da maiatzaren 26a baino lehen. Asteburuan zehar idazleak liburuak sinatzera hurbilduko dira.
Nahiz eta azokak osasun agintariek ezarritako segurtasun neurri guztiekin bete, herritarrei eskatzen zaie arduraz jokatzea.