2021/07/14

PERTSEIDAK: URTEROKO IKUSKIZUNA





Swift Tuttle kometaren ibilbideak meteoro edo izar herratuen hauts errekasto bat uzten du lurrazaleko atmosferan sartzean.

Uztailaren 17tik abuztuaren 24ra arte aukera paregabea izango dugu Pertseidak edo San Lorenzoren negarrak ikusteko. Bizienik abuztuaren 9tik 13ra ibiliko dira. Orduko 150 izar herratu baino gehiago igaroko dira. Gainera egun hauetan ilargiak ez du oztoporik egingo ilberri fasean egongo baita.

Zerua ilun dagoen toki batera joan eta gozatu.

Ez dakizula nora begiratu? Sky Map app-earekin errazagoa izango da. “Perseus” hitza sartu eta holan jakingo duzu. 

Beste link honetan Pertseiden behaketa eta eguraldi-iragarpenari buruzko xehetasunak izango dituzu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina