2021/11/29

BARRIRO DENA AIREAN


Osasun egoera egonkorra ez denez, udaletxeek ekitaldi batzuk bertan behera uztea erabaki dute ezin baita aldez aurretik bermatu segurtasuna. Horren ondorioz, abendurako hainbat ekitaldi airean daude berriro.

Zuhurtziaz eta arduraz jokatzea izan da pandemia osoaren leloa bi urtetan. Baina hori ez doa haientzat. Batzuek txertoa jasotzeari uko egin dioten arren, gure artean jarraitzen dute inolako prebentzio-neurriak (musukoa, urruntasun-distantzia, txertoa) hartu gabe, eta txarrena, herritarrei adarra jotzen. 

Munduko herrialde batzuetan hasi dira neurriak hartzen (pasaportea, ez txertatuen konfinamendua, derrigorrezko txertoa,…), baina hemen botere judiziala ez da gauza norabide berean arraun egiteko. Covid-19aren pandemiak sorturiko osasun krisi mundial honek gure sistema judiziala garaian ez dela espero bezala aritu utzi du agerian. Baina, tira, hori ez da atzo goizekoa. 

Justiziak osasun publikoa bermatu behar du eta gobernu ezberdinei lagundu behar die epidemiaren aurkako neurriak betearazten. Inola ere ezin du oztopatu. 

Epaileen erabakien ondorioz morroi batzuk animatu dira nahi dutena egiten jarraitzeko.

Etorkizunari begira gizatxar horiek aurre egin beharko diete  epe ertainean edo luzean emango diren ondorioei (osasun sistema okerrago, langabezia, emantzipazio txikiagoa,…), baina bakarrik. Une honetan solidarioa ez denak geroago ezin du espero besteen elkartasuna.

“Nork hanka sartu, hark ordaindu” izan beharko luke, baina zoritxarrez nazkagarri hauen arduragabekeriak ordaindu beharko ditugu denok. 

Gabonak hurbil eta berriro urrun bizi direnek adineko senitarteak ikusteko ote dituztelako zalantzan.

Inoiz ez diot inori gaitzik opa izan, baina gauzak ikusita, sasikume alu horiek infernuan izorra daitezela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina