2021/09/22

BADATOR UDAZKENA

Udazkenarekin batera hotza bueltan dugu eta txarrena, agur udako lasaitasuna eta egun argitsuak.  

Baina udazkena bera izugarrizko ikuskizuna da. Alde batetik, Naturak eskaintzen dizkigu urteko ilunabarrik onenak eta, beste aldetik, basoek agerian uzten dituzten kolore horiak eta laranjak ikusteko momentu ezin hobea da. Hori gutxi balitz, gaztain, intxaur eta ezkur sasoia da.

Mendizale bezala, urtarorik kutunena da niretzako.  Udazkeneko koloreetaz gozatzeko ibilbideak eskeintzen ditu Bizkaiko parketxeen sareak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina