2021/05/13

SANTURTZIKO LIBURU AZOKAREN EDIZIO BERRIA

Maiatzaren 14tik 23ra Liburu eta Disko Azoka jasoko du Santurtziko Parke Nagusian. Beti legez euskal argitaletxeen euskarazko eta gaztelaniazko azken nobedadeak eta klasikoak aurkitu ahal izango dira. Umorea euskal literaturan izango da azokako gaiaren ardatza.

Standak zabalik egongo dira goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara. Saltokietan %10ko beherapena egingo da prezioan.

Zeozer erostean eta beti Santurtziko Liburutegiaren karneta erakutsiz txartela emango dute  4 liburu-sorta zozketan parte hartzeko. Behin beteta Santurtziko Liburutegi Nagusira eraman beharko da maiatzaren 26a baino lehen. Asteburuan zehar idazleak liburuak sinatzera hurbilduko dira.

Nahiz eta azokak osasun agintariek ezarritako segurtasun neurri guztiekin bete, herritarrei eskatzen zaie arduraz jokatzea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina