Gobernuak apropos hitzen artean galtzen direnean haien interesak babesteko, hantxe dago boluntariotza. Burokratziaren aurka talka egiten duen herritarrak badaki bere kabuz aurrera eraman behar duela proiektua bihurturiko ideia. Batzuetan, edo hobeto esanda gehienetan, bere gustokoen ez diren tramiteetan murgilduta egon behar, eta nola ez, lotsarik gabeko gobernu horiei eroskeria ordaindu behar zaie proiektua nagusi irteteko. Batzuetan ondo egindako lanak badu saria; beste batzuetan, aldiz, batere nabarmendu gabe.
1937an Britainia Handira, Frantziara, Belgikara eta Errusiara ontziratu ziren umeen eta bizilagunen espedizioak boluntario ezberdinen lanei esker izan zen.
Ebakuazio horiek 1937ko maiatzaren 6tik ekainaren 19 arte areagotu ziren bonbardaketen ondorioz. Ebakuazio horiek Santurtziko Portu Frankoan egiten zituzten, gehienetan gauez, airetiko erasoak saihesteko.
Goizaldean, euskal minaketariek irteerako bidea miatzen zuten, minarik ez zela egiaztatzeko. Bidaian “Gipuzkoa” eta “Bizkaya” bouak edota “Ciscar” destruktoreak eskoltatu Britainiar Armadak erreleboa hartu arte.
Bilbo eta Ezkerraldeko herrietakoak nagusi izan arren, Gipuzkoa eta Arabatik alde egindakoak ere baziren espedizio horietan joaten ziren umeak eta bizilagunak.
Baliteke ezagunena Euskal Herritik Southamptonera espedizioa izatea Leah Manning-en gestioei esker. Maiatzaren 20an ontziratu ziren Habanan gaueko 10ak aldera eta goizaldean itsasoratu. Espedizioaren burua Leah Manning izan zen eta Agirre lehendakariak berak agurtu zuen.
Pasa den maiatzaren 22an 85. urteurrena izan zen arren gero eta jende gutxiago. Batzuk falta dira eta beste batzuek ahaztu nahi dute. Gaur egun gai tabu izaten jarraitzen du. Horri buruz ez da hitz egiten etxean, gorriak pasatu baitzituzten. Txikiegiak ziren zeozertaz jabetzeko eta aiton-amonak ez daude esateko prest. Gainera, "jakin, zertarako" diote etxean. Hori eta "ez sartu inoiz politikan, dena zikintzen du eta".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina