2014/03/02

MUSTANG ZALDIAK ARRISKUAN


Bai, oraingoan Ipar Ameriketako Mustang zaldien txanda ailegatu da. Mustang jatorriz Europakoa da. Espainolak 1493an hasi ziren zaldi mustang basatiak Amerikako errantxoetako zaldiekin nahastuz. 

 XX. mendearen hasieran 2 milioi inguru zeuden, baina abeltzainak hasi ziren ehizatzen bazkalekua dela eta.
Holan, 60 hamarkaren amaieran 320.000 zeuden baino ez.
1971ean Estatu Batuetako Kongresuak legea onartu zuen zaldi basatien azken espeziea babesteko.

Gaur egun babestuta dagoz eta Lur sailako kudeaketaren Bulegoa arduratzen da. (BLM - Bureau of Land Management).
Erreserbarik handienak Kalifornian eta Nevadan daude.
Mustang "mesteƱo" hitzatik dator eta "jaberik gabe" edo "etxegabea" esannahia du. Amerikako mendebaldearen ikurra izan zena, antza plaga bihurtu da.
Lehen otsoak, orain zaldiak. Abeltzainen berekoikeria mugaezina da. Lehenengoz euren animaliek doako egiten dute bazka  lur saila publikoetan eta gero diru laguntzak eskatzen dituzte hantxe bizi diren animalia basatiekin akabatzeko. 
Bitxikeri moduan aurten  Txinako egutegian zaldiaren urtea da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina