Telefono mugikorrak agertu zirenetik kalera atera diren modeloak etengabeak izan dira, hauen inguruko erreklamazioak bezalakoak.
Kontsumitzaileen bulegoan erreklamazio kopururik handiena zerbitzu honetakoa da.
Ezinbestekoa da gure eskubideak ezagutzea ondo defendatzeko. Gainera gero eta ohikoagoa da langile baten modu txarrak jasotzea. Badakigu krisialdian gaudena, baino gure eskubideak ez dira mermatu behar.
Hori dela eta "Consumers International" erakundeak deia egin dio bere kideei hau guztia salatzeko. "Telefonikak: gure eskubideak desblokeatzeko!" izango da aurtengo leloa.
Gaur egun mugikorra gure bizitzako zati garrantzitsua bihurtu da.
Mugikorraren garapena ukaezina da. Pasatu da telefonoa izatetik bulego txikia izatera. Honela, bada, ezinbestekoa egiten zaigu lehenengoz zerbitzu fidagarria eta datuen segurtasuna izatea, ondoren bidezko kontratuak eta fakturazio eskuratzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina