2014/02/18

VENEZIAKO INAUTERIAK


Veneziako inauterien hasiera ez dago oso argi, batzuek XI. mendetik ospatzen direla dioten bitartean, beste batzuek XV. mendetik. Goren unea XVIII. mendean izan zen. 
Aratuzteen iraupenari dagokionez ez da beti berdina izan. 




  • Hasieran Abenduaren 26an hasten ziren San Esteban egunean eta inauterien asteartean  Garizuma hasi baino lehen amaitzen ziren; hau da, bi hilabete.

Kristautasunak Garizuma ezarri zigun. Ekintzarik nabarmenena haragi uztea zen.  
Hortik izena : (h) ara (gi) +  uztea  = araTuztea
Horrexegatik Garizuma hasi baino lehen, gizabanakoa hasi zen inauteriak antolatzen, oreka bat bilatu nahian. Jendea mozorro-jantziez eta maskarez ezkutatzen zen Inauterietan, bromak eta jolas egiteko eta ongi pasatzeko.
  •   Veneziako Errepublika garaian ia urte osoa irauten zuen.
  •   1797an Errepublika desagertu eta Napoleonek debekatu egin zituen.
  •   Atzerritarren eskuetan utzitako gobernuak tartekatu egingo ditu inauteriak.
  •   1930an Mussolinik, diktadore guztiak bezala, debekatu egin zuen.
  •   1979 urtean berreskuratu ziren eta gaurdaino, hamar egunetan baino ez.   

Zalantzarik gabe, munduko inauteririk dotoreena da. Mozorrorik tipikoena maskara zuria, arropa beltza eta hiru puntetako txanoa eramatea da. Koloreen gama asko areagotu arren,  zuria,  beltza eta urre koloreak dira gehien  erabiltzen direnak.

Gaur egun ez dira ospatzen aintzinean bezala. Goizean konpartsek hiri osoa giro  beroan zeharkatzen dute, eta gauean dantzan ibiltzen dira aretoetan. Hori dela eta, bertako hiritarrek alde egiten dute hiritik turista andana dela eta.

Badakizue, garaiz zaudete animatzen bazarete. Otsailaren 15tik Martxoaren 4a arte luzatuko dira eta “Natura fantastikoa” izango da leloa.
Zazpi haizetara aldizkari digital honetan Veneziako inauteriei buruzko artikulua duzue 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina