2014/03/03

MARTXOAK, 14 - IBAIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Beste egun gehiago gure erakundeek aurpegia garbi dezaten. Ez dute ezer egiten dibertsitate handiko ekosistema hau babesteko. Ez diote inolako garrantzirik emoten Uraren Kultura Berriari. Ura negozioa bihurtu da eta obra erraldoiak egiten dituzte beharrezkoa ez den tokietan. Gero horien lanak eta kudeaketa badakigu noren eskuetan geratzen diren. Kanpainak antolatzeko baino ez dira gauza. Lehen ibaiak aisialdigune ziren; gaur egun, ordea, begiratu baino ez da egin behar. Ur industrialen garbiketa adarra jotzea da. Errekak oso ur gutxi daramate eta bere ertzak ez dira lehen bezalakoak.



Urtegi handien kontrako eguna ospatu egingo da mundu osoan. Ibaibidea mozteaz gain, lur saila handiak ureztatzen dira animalien eta landareen galera sortzen duelarik. Urpean geratzen diren hondakinak badoaz deskonposatzen eta karbono dioxidoa eta metanoa emititu egiten dituzte beroketa globala areagotuz. Toki batzuetan eltxoak ugaldu egiten dira eta denge bezalako gaixotasunak transmititu egiten dira.
Hemengo irabazle bakarrak urtegia eta ubidea eraiki dutenak baino ez dira. Lehen doakoa zen ura orain kanaleko ura erabiltzea derrigortu egiten dute, hori bai kanon bat ordainduta.

Arimarik gabeko ibaia edo arimarik gabeko gobernanteak.

                                

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina