2014/03/20

MARTXOAK, 21 - BASOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskaldunok betidanik jakin dugu nola zaindu gure usadioak. Orduan zer dela eta ez da egiten horrenbeste basoen kontuan? 
Hortxe dagoz basoekin erlazionaturik gure mitoak eta kondairak.
Egia da gaur egungo egoera guztiz aldatu dela baina basoaren inguruan kokatzen ziren jarduerek ez dutelako garrantzirik ekonomiarekiko krisialdiaren ondorioz. Garai batean basoa bizitzaren bizigunea zenez jarduera hauen eragina gure basoetan oso bortitza izan zen.
Dena den, bai hemen eta bai munduan basoen nazioarteko eguna jarraitzen da ospatzen, baina oraingoan basoarekiko interesa izadiaren kontserbazioan eta suntsiketan datza.
Orain dela 3 urte Euskal Herriko natura aldizkariak argitara eman zuen ale berezia basoen nazioarteko urtea ospatzeko. Hona hemen aldizkari digitala zuek irakurtzeko eta behean Mikel Mendizabalen olerkia naturari buruz.



                           

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina