Maiatzaren 8an Bigarren Mundu Gerraren amaiera ospatu arren, gure kasuan ez zuen ezer onik ekarri. Aliatuek eta Sobietar Batasunak herrialdeen askatasunean parte hartu zutenean gutaz ahaztu ziren.
1950erako Alemania eta Italia arrakastatsu zeuden ekonomian Marshall planaren laguntzei esker; estatu espainola, aldiz, lur jota zegoen isolamentu politiko eta ekonomikoari esker.
Estatu espainolak ezin zuen“ofizialki” parterik hartu, 1952ra arte gerra zibil “irregular” batean murgilduta egon zelako. Gosea, miseria, estraperloa, esklabotza, bortxaketak, izua, fusilatzeak eta bidegabekeriak baino ez Europak ahaztutako herrialde honetan. Nazioarteko begietatik eta bihotzetik urrun erregimen faxistak garbiketa politikoa egiten jarraitzen zuen gerra zibil “irekia” amaitu ondoren.
Baliteke gerra zibila saietzezina izatea, ez ordea altxamendu militarra. Europak beste alde batera begiratu beharrean lagundu izan balu ….
Horren ordez, haien gobernuek enpresa pribatuei erregaia eta garraioa matxinatuei hornitzen utzi zizkieten legezko gobernuaren aurka joateko.
Lotsagarria benetan gertaturikoa, baina zera, hau ez da harritzekoa. Azken finean, Yugoslaviako gerran gauza bera gertatu zen. Europak argi eta garbi utzi du atzeko patioan gerra edo gatazka armatua duenean berarekin ez doala.
Europako koldarkeria eta zinismoa. Gure aurka egon ziren herrialdeak sarituak izan ziren bitartean, biktimak zigortuak eta ahaztuak. Europatik zeozer gehiago espero genuen.
Beti Europako garaipen egunaren oroitzapen gazi-gozoa izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina