Apirilaren 26an ospatzen da Gernikako bonbardaketaren urteurrena eta horren harira hainbat ekitaldi bultzatu dira memoria berregiten laguntzeko.
Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen zer gertatu zen Gernikan eta nor izan zen horren errudun. Hala ere, estatu espainolak ez du inoiz barkatzeko esan. Beti aitzakiak eman ditu bere betebeharrarekin betetzeko.
Diktadura luzea, errepresioa eta ondoren gobernu ezberdinetako sasi demokraziak ez du ezertan lagundu.
Gertatutakoa ahazteko nolabaiteko isilpeko akordioa ezarri zen trantsizio garaian eta, tamalez, gaurdaino luzatu da. Etorkizunari aurre egin nahi dion gizarteak iraganeko auziak bere gain hartu behar ditu.
Demokraziaz harrotzen den gobernuak gerraosteko urteetan derrigorrezko isilean ahazturik geratu ziren testigantzak ikertu behar ditu eta konpromezu sendoa agertu behar du.
Sarraskitu, fusilatu eta hildakoen bizitzek kontzientziak urratu behar dituzte, haien heriotzak alfarrikakoak ez izateko.
Iraganaren izuak ezagutzen dituena, egungo izugarrikerien aurka ahotsa altxatzeko gai izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina