2020ko ekainerako programatuta zegoen Naturaren Munduko Kongresua, 2021eko irailaren 3tik 11ra bitartean egingo da Marseillan. Printzipioz aurtengo urtarrilean izan behar zen baina kontrolatu gabeko pandemiak atzeratzera derrigortu du.
1948an sortu zen Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak natura eta gizakien arteko hartu-emana aztertzen du.
Aurtengo XVI. Nazioarteko Foro honetan biodibertsitatearen munduko marko berria ezarri beharko dute. Honetarako erakundea osatzen duten kideen interesez eta aurrera eraman beharreko jarduerez eztabaidatuko dute. Covid 19 pandemiak herrialde guztien agenda markatu du eta giza ongizatea eta ekonomiaren garapena biodibertsitatearen kontserbazioarekin lotuta daudela agerian utzi du.
Premiazko beharrei aurre egin beharko diete adituek gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan ez jartzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina