2021/02/01

OTSAILAK, 2 - HEZEGUNEEN MUNDU EGUNA

Otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko da Iraneko Ramsar Hirian. “Hezeguneak eta ura” lemapean hezeguneak klima aldaketaren eraginei aurre egiteko dituzten ezaugarriak azpimarratzea da helburu. 

Hezeguneek modu naturalean karbonoa xurgatu eta biltzen dute. Baina hori ezezik, uholdeak baretzeko eta lehorteak samurtzeko ere baliogarriak dira. 

Nazioarteko Garrantzizko Hezeguneen Zerrendaren barruan badaude 171 herrialdeko  2.414 hezeguneak. Horietatik  Euskadik sei hezegune ditu: Urdaibai, Txingudi, Guardiako aintzirak, Uribarri Ganboako urtegiko kolak, Salburua eta Añanako Gatzaga-Caicedoko aintzira.

Praktikan zerrenda honetan agertzea paper errea da, kontserbaziorako konpromezua ez baita handitu. Gaur egun hezeguneen benetako arriskua uraren kudeaketa txarraren ondorioa da. Administrazioaren inplikazio handiagoa behar beharrezkoa da.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina