Ekimen sinboliko moduan jaio zena munduko elkartasun ekologikorik handiena bihurtu da. Planetaren orduak klima aldaketaren aurkako borroka du helburu. Beste urteetan bezala arratsaldeko 20:30etan ordubetez argiak amatatzeko deialdia egiten da. Munduko herri askotan iharduera bereziak egongo dira.
Tira, bada, anima zaitezte parte hartzen. Aurten zure izena jarri ahal diozu izar bati.
Euskaldunok betidanik jakin dugu nola zaindu gure usadioak. Orduan zer dela eta ez da egiten horrenbeste basoen kontuan? Hortxe dagoz basoekin erlazionaturik gure mitoak eta kondairak. Egia da gaur egungo egoera guztiz aldatu dela baina basoaren inguruan kokatzen ziren jarduerek ez dutelako garrantzirik ekonomiarekiko krisialdiaren ondorioz. Garai batean basoa bizitzaren bizigunea zenez jarduera hauen eragina gure basoetan oso bortitza izan zen. Dena den, bai hemen eta bai munduan basoen nazioarteko eguna jarraitzen da ospatzen, baina oraingoan basoarekiko interesa izadiaren kontserbazioan eta suntsiketan datza. Orain dela 3 urte Euskal Herriko natura aldizkariak argitara eman zuen ale berezia basoen nazioarteko urtea ospatzeko. Hona hemen aldizkari digitala zuek irakurtzeko eta behean Mikel Mendizabalen olerkia naturari buruz.
Telefono mugikorrak agertu zirenetik kalera atera diren modeloak etengabeak izan dira, hauen inguruko erreklamazioak bezalakoak. Kontsumitzaileen bulegoan erreklamazio kopururik handiena zerbitzu honetakoa da. Ezinbestekoa da gure eskubideak ezagutzea ondo defendatzeko. Gainera gero eta ohikoagoa da langile baten modu txarrak jasotzea. Badakigu krisialdian gaudena, baino gure eskubideak ez dira mermatu behar. Hori dela eta "Consumers International" erakundeak deia egin dio bere kideei hau guztia salatzeko. "Telefonikak: gure eskubideak desblokeatzeko!" izango da aurtengo leloa.
Gaur egun mugikorra gure bizitzako zati garrantzitsua bihurtu da.
Mugikorraren garapena ukaezina da. Pasatu da telefonoa izatetik bulego txikia izatera. Honela, bada, ezinbestekoa egiten zaigu lehenengoz zerbitzu fidagarria eta datuen segurtasuna izatea, ondoren bidezko kontratuak eta fakturazio eskuratzea.
Beste egun gehiago gure erakundeek aurpegia garbi dezaten. Ez dute ezer egiten dibertsitate handiko ekosistema hau babesteko. Ez diote inolako garrantzirik emoten Uraren Kultura Berriari. Ura negozioa bihurtu da eta obra erraldoiak egiten dituzte beharrezkoa ez den tokietan. Gero horien lanak eta kudeaketa badakigu noren eskuetan geratzen diren. Kanpainak antolatzeko baino ez dira gauza. Lehen ibaiak aisialdigune ziren; gaur egun, ordea, begiratu baino ez da egin behar. Ur industrialen garbiketa adarra jotzea da. Errekak oso ur gutxi daramate eta bere ertzak ez dira lehen bezalakoak.
Urtegi handien kontrako eguna ospatu egingo da mundu osoan. Ibaibidea mozteaz gain, lur saila handiak ureztatzen dira animalien eta landareen galera sortzen duelarik. Urpean geratzen diren hondakinak badoaz deskonposatzen eta karbono dioxidoa eta metanoa emititu egiten dituzte beroketa globala areagotuz. Toki batzuetan eltxoak ugaldu egiten dira eta denge bezalako gaixotasunak transmititu egiten dira. Hemengo irabazle bakarrak urtegia eta ubidea eraiki dutenak baino ez dira. Lehen doakoa zen ura orain kanaleko ura erabiltzea derrigortu egiten dute, hori bai kanon bat ordainduta. Arimarik gabeko ibaia edo arimarik gabeko gobernanteak.
Bai, oraingoan Ipar Ameriketako Mustang zaldien txanda ailegatu da. Mustang jatorriz Europakoa da. Espainolak 1493an hasi ziren zaldi mustang basatiak Amerikako errantxoetako zaldiekin nahastuz.
XX. mendearen hasieran 2 milioi inguru zeuden, baina abeltzainak hasi ziren ehizatzen bazkalekua dela eta.
Holan, 60 hamarkaren amaieran 320.000 zeuden baino ez.
1971ean Estatu Batuetako Kongresuak legea onartu zuen zaldi basatien azken espeziea babesteko.
Erreserbarik handienak Kalifornian eta Nevadan daude.
Mustang "mesteño" hitzatik dator eta "jaberik gabe" edo "etxegabea" esannahia du. Amerikako mendebaldearen ikurra izan zena, antza plaga bihurtu da.
Lehen otsoak, orain zaldiak. Abeltzainen berekoikeria mugaezina da. Lehenengoz euren animaliek doako egiten dute bazka lur saila publikoetan eta gero diru laguntzak eskatzen dituzte hantxe bizi diren animalia basatiekin akabatzeko.
Bitxikeri moduan aurten Txinako egutegian zaldiaren urtea da.