Maiatzaren 28tik ekainaren 6 ra arte egingo da Bartzelonan aurtengo edizioa. Bost dokumental eta fikziozko bi film eskainiko ditu ZinemaldiaCatek.
2021/05/30
2021/05/24
BIZILAGUNEN EBAKUAZIOAREN 85. URTEURRENA
Gobernuak apropos hitzen artean galtzen direnean haien interesak babesteko, hantxe dago boluntariotza. Burokratziaren aurka talka egiten duen herritarrak badaki bere kabuz aurrera eraman behar duela proiektua bihurturiko ideia. Batzuetan, edo hobeto esanda gehienetan, bere gustokoen ez diren tramiteetan murgilduta egon behar, eta nola ez, lotsarik gabeko gobernu horiei eroskeria ordaindu behar zaie proiektua nagusi irteteko. Batzuetan ondo egindako lanak badu saria; beste batzuetan, aldiz, batere nabarmendu gabe.
1937an Britainia Handira, Frantziara, Belgikara eta Errusiara ontziratu ziren umeen eta bizilagunen espedizioak boluntario ezberdinen lanei esker izan zen.
Bilbo eta Ezkerraldeko herrietakoak nagusi izan arren, Gipuzkoa eta Arabatik alde egindakoak ere baziren espedizio horietan joaten ziren umeak eta bizilagunak.
2021/05/22
2021/05/13
SANTURTZIKO LIBURU AZOKAREN EDIZIO BERRIA
Maiatzaren 14tik 23ra Liburu eta Disko Azoka jasoko du Santurtziko Parke Nagusian. Beti legez euskal argitaletxeen euskarazko eta gaztelaniazko azken nobedadeak eta klasikoak aurkitu ahal izango dira. Umorea euskal literaturan izango da azokako gaiaren ardatza.
Standak zabalik egongo dira goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara. Saltokietan %10ko beherapena egingo da prezioan.
Zeozer erostean eta beti Santurtziko Liburutegiaren karneta erakutsiz txartela emango dute 4 liburu-sorta zozketan parte hartzeko. Behin beteta Santurtziko Liburutegi Nagusira eraman beharko da maiatzaren 26a baino lehen. Asteburuan zehar idazleak liburuak sinatzera hurbilduko dira.
Nahiz eta azokak osasun agintariek ezarritako segurtasun neurri guztiekin bete, herritarrei eskatzen zaie arduraz jokatzea.
2021/05/05
GARAIPEN EGUNAREN OROITZAPEN GAZI-GOZOA
Maiatzaren 8an Bigarren Mundu Gerraren amaiera ospatu arren, gure kasuan ez zuen ezer onik ekarri. Aliatuek eta Sobietar Batasunak herrialdeen askatasunean parte hartu zutenean gutaz ahaztu ziren.
1950erako Alemania eta Italia arrakastatsu zeuden ekonomian Marshall planaren laguntzei esker; estatu espainola, aldiz, lur jota zegoen isolamentu politiko eta ekonomikoari esker.
Estatu espainolak ezin zuen“ofizialki” parterik hartu, 1952ra arte gerra zibil “irregular” batean murgilduta egon zelako. Gosea, miseria, estraperloa, esklabotza, bortxaketak, izua, fusilatzeak eta bidegabekeriak baino ez Europak ahaztutako herrialde honetan. Nazioarteko begietatik eta bihotzetik urrun erregimen faxistak garbiketa politikoa egiten jarraitzen zuen gerra zibil “irekia” amaitu ondoren.
Baliteke gerra zibila saietzezina izatea, ez ordea altxamendu militarra. Europak beste alde batera begiratu beharrean lagundu izan balu ….
Horren ordez, haien gobernuek enpresa pribatuei erregaia eta garraioa matxinatuei hornitzen utzi zizkieten legezko gobernuaren aurka joateko.
Lotsagarria benetan gertaturikoa, baina zera, hau ez da harritzekoa. Azken finean, Yugoslaviako gerran gauza bera gertatu zen. Europak argi eta garbi utzi du atzeko patioan gerra edo gatazka armatua duenean berarekin ez doala.
Europako koldarkeria eta zinismoa. Gure aurka egon ziren herrialdeak sarituak izan ziren bitartean, biktimak zigortuak eta ahaztuak. Europatik zeozer gehiago espero genuen.
Beti Europako garaipen egunaren oroitzapen gazi-gozoa izango da.