“Talking Trash" eta “Ecoembes Miente” txostenek mesfidantza sortzen lortu dute. Ecoembesek emandako datuak aspaldian zalantzan jarri dira. Estatuan ezarritako eredua ez da eraginkorra ikuskatzerik ez dagoelako enpresa bera epaile eta partaide izatean.
Munduko enpresarik kutsatzaileen lobby eta greenwashing praktikak salatu da Changing Markets erakundeak egindako txostenean. Estatua ingurumeneko arau-hausteetan liderra da Europan eta hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko legearen aurreproiektuak ez du inolako faborerik egiten bi artikuluei esker. Alde batetik, informazioa eskuratzea eta parte hartzea hondakinen arloan (10. art.) eta, beste aldetik, konfidentzialtasuna (38. art.) oztopoak baino ez dira eta gardentasun falta errazten dute.
Aurreproiektua Europako helburuetara ailegatzeko ez da baliogarria arazoa sortzen dutenekin onbera delako.
Etxeko hondakinen kudeaketa porrot egin duela nabarmentzen dute txostenek.
Aurreproiektuak beste irakurketa merezi du, dauden hutsegiteak konpontzeko. Erabilera bakarreko plastikoen debekua ez da nahiko. Aintzinetako modura bueltatu beharra dago, gaur egun “retorna” sistema (SDDR) delakoa. Ontziratu gabeko dendak behar ditugu plastiko hondakinak murrizteko. Ekoizleak dira naturgunean eta hondartzetan aurkitutako plastikoen kostua ordaindu behar dutenak eta ez udalek, herritarren zergen bidez. Bada garaia plastikoen negozioarekin amaitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina