2014/12/06

AZOKEN HILABETEA

Gabonak direla eta azokak nonbait topa ditzakegu. Batzuk solidarioak, beste batzuk gure kultura zabaltzeko. Gehienek gastronomiarekin zerikusia duten arren, badagoz batzuk interesgarriak direla oso.



2014/12/03

EUSKARAREN JATORRIA: ENIGMA EUROPAR BAT

Orain dela bi urte ETB1 kateak eskaini zuen dokumental hau. Euskararen jatorria, isolamendua eta ahaidetasunean inguruan maiz egiten ditugun galderei erantzutea du helburu.
  • Zer dakigu euskaldunok gure hizkuntzaren jatorriari eta ahaideei buruz?
  • Zergatik gustatzen zaigu esatea Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela?
  • Zergatik da hizkuntza isolatua?
  • Zenbat hizkuntza daude euskararen egoera berdinean?...
  • Noiztik hitz egiten dugu euskaraz?
  • Nola iritsi da bizirik gaur egunera arte?
  • Egia ote da zerikusia dugula kaukasiarrekin? Iberiarrekin? Berbereekin? Zeltekin?... 

Egileak:
  • Zuzendaria: Hasier Etxeberria.
  • Produktore eragilea: Josu Erguin.
  • Errealizadorea: Juanfe Garcés.
  • Gidoia: Koldo Izagirre/Hasier Etxeberria.
  • Kazetaria: Maider Egues
  • Produktorea: Oier San Martín

                                         

2014/11/01

2015EKO EGUTEGIAK MARTXAN

Tradizioari eutsiz, badagoz salmentan kausa ezberdinen aldeko egutegiak. Baina gustokoak baldin badira askosaz hobeto. Azken finean paretan izan beharko dituzu urte osoan.
Gogoratu aintzinean banketxeetan ematen ziren egutegi horiek, hasieran paretan jartzen zirenak, gero ate baten atzean, eta azkenean inon ez. Bueno bai, birziklatzera eramaten genituen.
Eskerrak elkarteen aldeko egutegiak hasi zirela egiten. Holan, denok pozik. Haiek egutegi dezente saldu egiten dute, eta guk arrazoi solidario baten alde egoteaz gain, poztu egiten dugu ikusmena. 
Hona hemen Mike Ruiz-ek eginiko  "Hunks and Hounds" egutegia.
Hau da, "Txakurrak eta Galaiak". Jasotako dirua animalien aterpetxeetara (New Yorkeko Louie's Legacy Animal Group) joango da albaiteroen gastuak ordaintzeko jendeak adoptatu arte.
 


2014/10/26

ARDO DASTAKETA SANTURTZIN

Bai horixe, aurreko edizioaren arrakasta kontutan izanda, Santurtzi Gastronomikak antolatu du beste edizioa azaroan.





Tira, 160 plaza dagoz guztira.
Badakizu, sudur-finak eta mingain-zorrotzak frogan jartzeko.

2014/10/22

ORDU ALDAKETAREN INGURUKO EZTABAIDA


Igandeko goizaldeko 03:00etan ordu bat atzeratu beharko dugu gure erlojua. Urtean bitan egiten den maniobra honek baditu aldeko eta kontrako alderdiak. Egia esan, behin baino gehiagotan bertan behera uztea proposatu den arren, jarraitu egiten dugu modu berean.
Aldekoek energia aurreztu egiten dela dioten bitartean, aurkakoek
osasunerako kaltegarria dela esateaz gain, etxe batean aurrezten dena miseria hutsa dela diote (6 € baino ez urtean).
Dena den, eztabaida alde batera utzita, Greenwich Meridianoaren araberakoa izan behar duela argi dago. Zeren zain daude hori egiteko? Noiz arte jarraitu beharko dugu Europa erdialdeko ordua erabiltzen mendebaldekoa baino?
Bitartean, garbi ateratzen den bakarra zera da: beranduago ailegatuko garela etxera egun horretan. Seguru hurrengo egunean eguzkiaren argia hobeto aprobetxatuko dugula.

2014/09/24

IRAILAK, 25 - ITSASOAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Bihar Itsasoaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. 

1980an Nazioarteko Itsas Erakundearen asanbladan Irailaren laugarren ostegunean egingo zela erabaki zen. Itsas trafikoaren segurtasuna ziurtatzea, itsasoko ingurumenaren zainketa eta kutsaduraren kontrako lana bideratzea ditu helburu.
“Nazioarteko Itsas Erakundearen hitzarmenak: benetako ezartzea“ aurtengo leloa da.

Aukera ezin hobea da itsasoko profesional hauei eskerrak emoteko, hauexek baitira munduko gurpilak mantentzen dituztenak martxan. 
Ez ahaztu munduko merkataritzaren % 90 inguru itsas garraioaren bidez egiten dela, eraginkorragoa eta merkeagoa izateagatik. 
Milioi t'erdi pertsonek egiten dute lan ontzietan, euren familiengandik urrun. Hainbat hilabetetan eman behar dute itsasoan espazio gutxiko geletan eta, batzuetan naufragio eta pirateriaren mehatxuarekin.

Zoritxarrez, bakarrik dira berri kalte ekologikoak sortzen direnean. Argi dago inori ez zaiola gustatzen petrolio-isurketak izatea (hondartza belztuta, hegaztiak petrolioz blai,...)
Horrexegatik, ezinbestekoa da gaur egungo teknologia erabiltzea horri ekiditeko. Dena den, komenentziazko banderekin amaitzea guztiz interesgarria izango zen.

Gizarteak petrolioarekiko duen menpekotasuna itzelezkoa da eta, 
tamalez, ez du ematen horrek aldatuko duenik.

2014/09/20

SANTURTZIKO SOINU KUTSADURA

Horixe da guztion galdera. Noiz arte jasan behar dugu Renfek eta Portuak egindako zarata edozein ordutan?

Gure udaletxe "maiteak" poluzio akustikoaren aurkako ekintza plana aurkeztu zuen iaz. Bertan identifikatu egin ziren 15 gune. Tira, bada, hori egiteko herritarrei galdetu baino ez (inkesta), edota udaltzaingoan dagozen salaketak kontutan hartu. Haatik, hori egin beharrean entrepresa baten eskuetan utzi zuen azterketa akustikoa (60.000 €)
Gainera guneak identifikatzean nahiko "lights" izan ziren, beste gauza ez esateagatik. 
Baina azter ditzagun Udalak identifikatutako 2 gune. Zarataren Mapa Estrategikoari buruzko lanean ondorio hauetara ailegatu ziren:

  • Portutik datorren zarata ez da hainbesterako, noizean behin dezibelio mugetatik gora daude baina ohitura gaitezke.
  • Trenbideak sorturiko zarata goizean baino ez da ematen, eta noski, geltokitik hurbil. Bai zera, Merkantziazko trenbideak jo eta ke daude egun osoan (goizeko hiruretan, bostetan...). Udan ezin duzu leihoa zabaldu zaratagatik.                                                                              Ideia bat egiteko hauxe da entzun daitekeena. 
                           

                                


BENETAN, HERRI BEREAN BIZI AL GARA?
Ondorio hauek kontutan hartuta eta hurrengo 5 urteetara begira, JAI DUGU. Imagina ezazu ze motatako neurriak hartuko dituen Udalak soinu kutsadurari aurre egiteko. Baina, azken finean, hau ez da atzo goizekoa, betiko arazoa izan da eta ez dute ezer egin.

Ez du ematen Renfe joango denik, nahiz aspaldiko kontua izan (Serantes tunela amaituta eta berdin).
Eta zer esan portuaz, Zamakona ontziola itxi behar zenean, zer egin zuen gure udalak? Bada, baimena luzatzea. Parketik kendu gasolindegia eta zarama Kapiren atzean.
Osasun Mundialaren Erakundeak 50 dezibelio muga kontsideratzen du; Estatu espainolean, ordea, erosotasun akustikoaren maila 55 dezibeliotan ezartzen da.
Santurtzin, 80 dezibelio baino gehiagoko zarata izaten dugu bi gune horietan, gure bizi-kalitatea kolokan jartzen (arnasketa azeleratua, takikardia, buruko mina, muskuluak tentsu jartzea, batez ere bizkar, lepo eta sorbaldakoak, glukosa eta kolesterola areagotzea, e.a.)
Hala ere, ez du ematen gure agintariak kontzientziatuta daudela. Ez bada ere, gure udalak legeak egin beharko lituzkete zarata handia jasatzen duten pertsonak babesteko eta horrek eragiten duena kalteengatik ordainketa bidez zigortzeko.
Hementxe uzten dizuet Bizkaiko Foru Aldundiak eginiko "Soinu Kalitatea Hobetzeko Bizkaiko Estrategia. 2013-2017" fitxategia.

2014/09/13

IRAILAK, 21 - KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO MARTXA

Gutxi barru (irailaren 23an) munduko liderrak elkartuko dira New Yorken klima aldaketari buruz hitz egiteko.
Badakigu ze motatako ondorioak ekar ditzake horrek, baina ez dago soberan gogoraztea.
Irailaren 10ean Munduko Meteorologia Erakundeak argitara eman zuen txostena, zeinetan, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa igo baita.

Hori dela eta, sentsibilizazio kanpaina antolatu dute Londresen. Martxa koloretsua izango da Parlamentuaren aurrean.

2014/09/03

4 EGUN BERANDUAGO...

Bai, ondo entzun duzue. Munduko saskibaloi txapelketa hasita eta orain erabaki dute partida guztiak ikusiko direla telebistatik, hori bai, ON-LINE izango da. Ez dute inolako lotsarik. Ea futbol ligarekin gauza bera egiten duten.




2014/07/05

ARRAUNKETEN EGUTEGIA 2014


ACT


IZENA
LEKUA
LURRALDEA
DATA
ORDUA
1
II BANDERA EUSKADI - BASQUE COUNTRY
Bartzelona
BARTZELONA
2014-06-29
12:00
2
II BANDERA NAUTA SANXENXO
Sanxenxo
PONTEVEDRA
2014-07-05
18:00
3
I BANDERA CONCELLO DE BUEU
Galizia
PONTEVEDRA
2014-07-06
12:00
4
IX BANDERA MARINA DE CUDEYO - GP DYNASOL
Pedreña
KANTABRIA
2014-07-12
17:00
5
II EUSKO LABEL BANDERA
Donostia
GIPUZKOA
2014-07-13
12:20
6
SAN PEDRO
Pasaia
GIPUZKOA
2014-07-19
18:15
7
XXIV ORIOKO ESTROPADAK - ORIO KANPINA II BANDERA
Orio
GIPUZKOA
2014-07-20
12:15
8
GETXOKO ESTROPADEN XXXVI IKURRIÑA
Getxo
BIZKAIA
2014-07-26
18:15
9
XXXI PETRONOR BANDERA
Zierbena
BIZKAIA
2014-07-27
12:15
10
XXXII BANDERA CONCELLO DE MOAñA - IV GP FANDICOSTA
Moaña
PONTEVEDRA
2014-08-09
18:00
11
XXIV BANDEIRA CONCELLO DE BOIRO
Boiro
A CORUñA
2014-08-10
12:00
12
 ZARAUZKO  XXXVII ESTROPADAK J1
Zarautz
GIPUZKOA
2014-08-16
18:15
13
 ZARAUZKO  XXXVII ESTROPADAK J2
Zarautz
GIPUZKOA
2014-08-17
12:15
14
LAREDOKO BANDERA
Laredo
KANTABRIA
2014-08-23
18:00
15
 HONDARRIBIKO XXV. BANDERA - GP MAPFRE
Hondarribia
GIPUZKOA
2014-08-24
12:00
16
XXXIII PORTUGALETEKO BANDERA
Portugalete
BIZKAIA
2014-08-30
18:00
17
BILBOKO V. BANDERA
Bilbo
BIZKAIA
2014-08-31
12:00
18
PLAY OFF 1
Bermeo
BIZKAIA
2014-09-20
18:00
19
 BERMEO HIRIKO XXXIII. BANDERA
Bermeo
BIZKAIA
2014-09-20
18:30
20
PLAY OFF 2
Portugalete
BIZKAIA
2014-09-21
12:00
21
XLIV - GPXL  BANDERA EL CORTE INGLÉS
Portugalete
BIZKAIA
2014-09-21
12:30


ARC  G1


IZENA
LEKUA
LURRALDEA
DATA
ORDUA
1
 ZUMAIAKO XIX. BANDERA
Zumaia
GIPUZKOA
2014-06-22
12:00
2
I ELANTXOBEKO XXVI.  BANDERA - IDAR TALDEA
Elantxobe
BIZKAIA
2014-06-29
12:00
3
SAN PEDRO
Pasaia San Pedro
GIPUZKOA
2014-07-05
18:00
4
 DONOSTIAKO IV. BANDERA
Donostia
GIPUZKOA
2014-07-12
18:00
5
 ORIOKO BANDERA
Orio
GIPUZKOA
2014-07-19
12:00
6
LEKEITIOKO IKURRIÑA
Lekeitio
BIZKAIA
2014-07-27
12:00
7
SANTURTZIKO BANDERA
Santurtzi
BIZKAIA
2014-08-02
18:00
8
GETARIAKO BANDERA
Getaria
GIPUZKOA
2014-08-03
12:00
9
ONDARROAKO BANDERA
Ondarroa
GIPUZKOA
2014-08-09
18:00
10
KASTRO URDIALESEKO BANDERA
Kastro Urdiales
KANTABRIA
2014-08-15
18:00
11
SANTOÑAKO BANDERA
Santoña
KANTABRIA
2014-08-17
12:00
12
TRINTXERPEKO IKURRIÑA
Trintxerpe
GIPUZKOA
2014-08-24
12:00
13
PLAY OFF ARC  J2
Santander
KANTABRIA
2014-08-31
12:00


 ARC   G2  


IZENA
TOKIA
LURRALDEA
DATA
ORDUA
1
 RASPAS
Las Arenas
BIZKAIA
2014-07-05
11:30
2
 SANTURTZI
Santurtzi
BIZKAIA
2014-07-06
11:00
3
 DONOSTIARRA
Donostia
GIPUZKOA
2014-07-12
11:30
4
 HIBAIKA
Pasaia
GIPUZKOA
2014-07-13
12:00
5
 ARKOTE
Plentzia
BIZKAIA
2014-07-20
11:00
6
 GETXOKO  XXXVI. IKURRIÑA
Getxo
BIZKAIA
2014-07-26
16:00
7
 ZUMAIA
Zumaia
GIPUZKOA
2014-07-27
12:00
8
 MUNDAKA
Mundaka
BIZKAIA
2014-08-02
18:30
9
 BERMEO
Bermeo
BIZKAIA
2014-08-09
17:00
10
 KASTRO URDIALES
Kastro Urdiales
KANTABRIA
2014-08-10
12:00
11
 ZARAUTZ
Zarautz
GIPUZKOA
2014-08-15
12:00
12
DEUSTU
Bilbao
BIZKAIA
2014-08-17
12:00
13
 HONDARRIBIA
Hondarribia
GIPUZKOA
2014-08-23
12:00
14
REGATA COLINDRES
Colindres
KANTABRIA
2014-08-24
16:30
15
REGATA LUTXANA
Erandio
BIZKAIA
2014-08-30
18:00
16
PLAY OFF ARC J2
Santander
KANTABRIA
2014-08-31
12:00
17
REGATA SANTANDER
Santander
KANTABRIA
2014-08-31
12:00