2014/09/20

SANTURTZIKO SOINU KUTSADURA

Horixe da guztion galdera. Noiz arte jasan behar dugu Renfek eta Portuak egindako zarata edozein ordutan?

Gure udaletxe "maiteak" poluzio akustikoaren aurkako ekintza plana aurkeztu zuen iaz. Bertan identifikatu egin ziren 15 gune. Tira, bada, hori egiteko herritarrei galdetu baino ez (inkesta), edota udaltzaingoan dagozen salaketak kontutan hartu. Haatik, hori egin beharrean entrepresa baten eskuetan utzi zuen azterketa akustikoa (60.000 €)
Gainera guneak identifikatzean nahiko "lights" izan ziren, beste gauza ez esateagatik. 
Baina azter ditzagun Udalak identifikatutako 2 gune. Zarataren Mapa Estrategikoari buruzko lanean ondorio hauetara ailegatu ziren:

  • Portutik datorren zarata ez da hainbesterako, noizean behin dezibelio mugetatik gora daude baina ohitura gaitezke.
  • Trenbideak sorturiko zarata goizean baino ez da ematen, eta noski, geltokitik hurbil. Bai zera, Merkantziazko trenbideak jo eta ke daude egun osoan (goizeko hiruretan, bostetan...). Udan ezin duzu leihoa zabaldu zaratagatik.                                                                              Ideia bat egiteko hauxe da entzun daitekeena. 
                           

                                


BENETAN, HERRI BEREAN BIZI AL GARA?
Ondorio hauek kontutan hartuta eta hurrengo 5 urteetara begira, JAI DUGU. Imagina ezazu ze motatako neurriak hartuko dituen Udalak soinu kutsadurari aurre egiteko. Baina, azken finean, hau ez da atzo goizekoa, betiko arazoa izan da eta ez dute ezer egin.

Ez du ematen Renfe joango denik, nahiz aspaldiko kontua izan (Serantes tunela amaituta eta berdin).
Eta zer esan portuaz, Zamakona ontziola itxi behar zenean, zer egin zuen gure udalak? Bada, baimena luzatzea. Parketik kendu gasolindegia eta zarama Kapiren atzean.
Osasun Mundialaren Erakundeak 50 dezibelio muga kontsideratzen du; Estatu espainolean, ordea, erosotasun akustikoaren maila 55 dezibeliotan ezartzen da.
Santurtzin, 80 dezibelio baino gehiagoko zarata izaten dugu bi gune horietan, gure bizi-kalitatea kolokan jartzen (arnasketa azeleratua, takikardia, buruko mina, muskuluak tentsu jartzea, batez ere bizkar, lepo eta sorbaldakoak, glukosa eta kolesterola areagotzea, e.a.)
Hala ere, ez du ematen gure agintariak kontzientziatuta daudela. Ez bada ere, gure udalak legeak egin beharko lituzkete zarata handia jasatzen duten pertsonak babesteko eta horrek eragiten duena kalteengatik ordainketa bidez zigortzeko.
Hementxe uzten dizuet Bizkaiko Foru Aldundiak eginiko "Soinu Kalitatea Hobetzeko Bizkaiko Estrategia. 2013-2017" fitxategia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina