Tradizioari eutsiz, badagoz salmentan kausa ezberdinen aldeko egutegiak. Baina gustokoak baldin badira askosaz hobeto. Azken finean paretan izan beharko dituzu urte osoan.
Gogoratu aintzinean banketxeetan ematen ziren egutegi horiek, hasieran paretan jartzen zirenak, gero ate baten atzean, eta azkenean inon ez. Bueno bai, birziklatzera eramaten genituen.
Eskerrak elkarteen aldeko egutegiak hasi zirela egiten. Holan, denok pozik. Haiek egutegi dezente saldu egiten dute, eta guk arrazoi solidario baten alde egoteaz gain, poztu egiten dugu ikusmena.
Hona hemen Mike Ruiz-ek eginiko "Hunks and Hounds" egutegia.
Hau da, "Txakurrak eta Galaiak". Jasotako dirua animalien aterpetxeetara (New Yorkeko Louie's Legacy Animal Group) joango da albaiteroen gastuak ordaintzeko jendeak adoptatu arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina