Bihar Itsasoaren
Nazioarteko Eguna ospatuko da.
1980an
Nazioarteko Itsas Erakundearen asanbladan Irailaren laugarren ostegunean egingo
zela erabaki zen. Itsas trafikoaren segurtasuna ziurtatzea, itsasoko ingurumenaren
zainketa eta kutsaduraren kontrako lana bideratzea ditu helburu.
“Nazioarteko Itsas Erakundearen hitzarmenak: benetako ezartzea“ aurtengo leloa da.
“Nazioarteko Itsas Erakundearen hitzarmenak: benetako ezartzea“ aurtengo leloa da.
Aukera ezin hobea da itsasoko profesional hauei eskerrak emoteko, hauexek baitira munduko gurpilak mantentzen dituztenak martxan.
Ez ahaztu munduko merkataritzaren % 90 inguru itsas garraioaren bidez egiten dela, eraginkorragoa eta merkeagoa izateagatik.
Milioi t'erdi pertsonek egiten dute lan ontzietan, euren familiengandik urrun. Hainbat hilabetetan eman behar dute itsasoan espazio gutxiko geletan eta, batzuetan naufragio eta pirateriaren mehatxuarekin.
Zoritxarrez, bakarrik dira berri kalte ekologikoak sortzen direnean. Argi dago inori ez zaiola gustatzen petrolio-isurketak izatea (hondartza belztuta, hegaztiak petrolioz blai,...)
Horrexegatik, ezinbestekoa da gaur egungo teknologia erabiltzea horri ekiditeko. Dena den, komenentziazko banderekin amaitzea guztiz interesgarria izango zen.
Gizarteak petrolioarekiko duen menpekotasuna itzelezkoa da eta,
tamalez, ez du ematen horrek aldatuko duenik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina