BBK-k antolatutako 66. azoka. Planoetan ikus daiteken legez, salmenta-postu gehienak Areatzan (224) kokatuko dira, gainerakoa Plaza Berrian (62) egongo da.

Eta nola ez txosnak gure taloekin.
Aurtengo nobedadea Bioeskola BBK proiektua izango da, Arriaga Antzokiko plazan kokatuta egongo dena.
Beste urteetan bezala, Bidezko Merkataritza ere egongo da Bizkaiko nekazaritza-produktuekin batera.
Hementxe duzue Santo Tomas azokako egitaraua:
09:00 - 22:00 Tokiko produktuak salgai.
10:00 - 13:00 "Alturako baratze ekologikoa landatzen", Arriaga plazan.
10:00etatik aurrera BBK kutxabank egutegien banaketa Areatzan.
19:00 Oskorri & The Pub Ibiltaria BBK Salan, Kale Nagusia 19.