2013/04/23
APIRILAK, 23 - LIBURUAK BIZI GAREN LEKUAN
Urtero bezala Santurtziko ohiturekin erlazionaturiko liburua aukeratzen da. Aurten Santurtziko Udal Liburutegien Sareak "Cuentometrajes" bildumaren barruan "Agurtza eta atunaren arrantza" hamaikagarren alea argitaratu du, Turismo Bulegoaren eta Santurtzi Gastronomika Elkartearen laguntzarekin.
Apirilaren 23an liburutegira hurbiltzen diren pertsonek jasoko dute orri-marka batekin batera. Guztira, 1.500 banatuko dira.
Ale honek 48 orrialde ditu. Bertan "Agurtza" arrantza itsasontziaren bizitza, atuna harrapatzeko teknikak (herrestan, alezian, peita biziko arrantza, ingurasareko arrantza ...) eta itsasontzi mota desberdinak erakusteaz gain, errezeta gozoak agertzen dira.
Denborarik ez, ala? Hona hemen ale hori, azken finean agindua zorra.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina