Batzuk salneurriaz kexatu egiten dira, baina kalitatezko produktuak eskaintzeaz gain, beste irizpideak ere kontutan hartzen dira:
- soldata eta lan baldintza duinak
- ume lan-esplotaziorik eza
- gizonezkoen eta andrazkoen arteko berdintasuna
- ingurumenaren errespetua
- partaidetza-bidezko funtzionamendua
- epe luzerako harreman komertziala
- prezioaren zati bat aurretiaz ordaintzea
- ekoizleen elkarteek euren etekinen zati bat herrialdeen oinarrizko premietarako uztea
Dena den, gehiago jakin gura baduzu bidezko merkataritzari buruz, hementxe duzu "ihitza" aldizkariaren 33. alea
Aurtengo leloa "Zure bizitza gozoagoa egiteko ez da besteena mingostu behar". Beste modutan esanda, arduraz kontsumitu justizia soziala lortzeko asmotan.
Pausoka bidea egiten da, ez bada ere begiratu...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina