2013/04/14

APIRILAK, 23 - GORA SAN JORGE, SANTURTZIKO ZAINDARIA



Eguerdiko 12:00 etan Meza Nagusia egongo da San Jorge Elizan. Segidan, 13:00etan Santurtziko gure zaindariari omentzeko  suziri-burrunba eta kalejira.
Santurtziko Udal Liburutegien Sareak iharduera bereziak prestatu ditu apirilean zehar. Ohitura da santurtziarrentzot berezia den egunean, eta aldi berean liburuaren nazioarteko egunean, zeozer berezi prestatzea.
SULS-ek liburuaren eguna ospatzeko banatu ditu liburuxka ezberdinak 2004tik 2011ra arte. Hementxe dituzue denak batera pilatuta. Bistakoa denez aurtengoa falta da, apirilaren 23an bertan banatuko baita. Egon lasai, egun horretarako izango duzue.



Bestaldetik, gure eskolan liburutegi berriaren inaugurazioa egingo da, baita beste motatako ekintzak ere ( irakurketa maratoia, orri-marka lehiaketa, e.a.).
Dena den, ez pentsa hauxe dela dena. Ezta urrik eman ere. Santurtziarrok ohituta gagoz gure zaindaria ondo omentzen.
Hori dela eta, ostiral honetan hasiko dira Santurtziko jaiak. Hona hemen San Jorge 2013 jaietako egitaraua.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina