2012/04/14

TITANIC, 100 URTE BERANDUAGO



White Star Konpainiako RMS Titanic (Royal Mail Steamship Titanic) transatlantikoak 1912ko apirilaren 10ean Southamptoneko portutik atera zen. 
Inoiz eraiki zen itsasontzirik handiena, aurreratuena eta luxuzkoena. Ideia bat egiteko New York-era joanak 1. mailan baina suite batean 4500 dolar inguru balio zituen; 1. mailakoak (litera) 175 dolar; 2. mailakoak 60 dolar eta 3. mailakoak 32-40 dolar. Kontuan izan 100 urte pasa direla.

Inaugurazio bidaian garaiko pertsonaiarik garrantzitsuenak egon ziren. Baina beste bizimoduen bila zihoazenak ere bai. Printzipioz, 10 eguneko bidaia zena, lau egun besterik ez zuen iraun itxaropen ezberdinetako abentura honek. 
 Apirilaren 14an, gaueko 23:40 aldera, iceberg baten kontra jo zuen eta bi ordu eta 40 minutu beranduago Ipar Atlantikoko ur izoztuetan hondoratu zen 4.000 metrotara eta 640 km. urrun Terranova kostaldetik.

2.223 pertsonetatik 1.500 baino gehiago hil ziren. 
Titanic-en inguruan mito eta kondaira asko sortu diren arren, badago gauza bat inork ezin duena ukatu eta zera da: gizabanakoaren ergelkeria.
Hona hemen adibide batzuk:

  • Belfast portutik "hondoraezina" ezizena itsasoratu zen, langileen herriko zurrumurruek zioten "itsasontzi hori ezta Jainko berak ere hondatu ahal izango lukeela". Egia esan, diseinu akats itzelak zituen.
  • Titanic-eko kapitainak bazekien icebergak zirela inguru horretan. Haatik, New York-era ailegatzeko premia zuenez, gehienezko abiaduran jarraitzeko agindua eman zuen. Antza RMS Olympic-ek ezarritako marka hautsi nahian.
  • Jatorrizko diseinuak 48 salbamendu-txalupa behar zituen, baina  paseo-estalkian espazio asko hartzen zuenez, kopurua txikiagotu zuten 16tara eta beste 4 erdiarmagabeturik. Hori dela eta ontzira zitzakeen pertsonetako guztizkoa 1.178koa zen. Gau horretan txalupa hauetako asko ez ziren bete, nahiz 65 pertsonetarako lekua izan. Adibidez, lehenengo txalupan 28 pertsona  ontziratu ziren. Beste datua, txalupa bat baino ez zen boltatu uretan zeudenen bila.
                                   Queenstown (Apirilak, 11). Titanic-en azken argazkia




Ametsetako itsasontzia amesgaiztokoa bihurtzera pasatu zen.
White Star Line konpainiak itsasontziak bidali zituen ezbehareko lekura gorputzak berreskuratzeko. Hala ere, zeuden familiarik aberatsenek lehen klaseko bidaiarien hilotzak lehenik eta behin berreskuratzeko erosi zituzten marinelak.
Gainerakoa sartuz gero ondo, bestela itsasoari itzultzeko pisuekin oinetan. 306 berreskuratu arren 116 bota ziren berriro uretara. Lehen klasekoak bere jantzi neketsuek eta salbamendu-jakek identifikatuta,lehorrean lurperatu ziren.
Titanic-en hondoratzeaen mendeurrenean haraino abiatu da "Balmoral" itsasontzia lore-eskaintza egiteko asmotan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina