2012/04/09

KORNITES ERROMERIA

Urtero legez eta aspalditik, konkretuki XIX. mende hasieretatik, kornites erromeria egiten da Santurtziko Sarantes mendian Pazko astelehenean.
Ohiturak agintzen duen bezala kornites izeneko opila jan behar da mendi tontorrean.

Arrautzaz eta txorizoz beteriko ogiko opila da.
Adar itxurako irtengune txikia du. Hortik izena.
Santurtziarrok bagoaz motorrak berotzen, zeren, apirilaren 23an gure San Jorge zaindaria ospatzen baitugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina