Santurtziko lehen berriak VIII. mendekoak dira. Hala ere, 1075. urtean izango dugu Santurtzi herriaren berri dokumentu batzuetan.
Kondaira batzuen arabera, gatazka erlijiosoko ihes eginez, Santurtziko kostaldeetan agertu ziren Bretaina Handiko monjeek Sant Georgis izeneko monasterioa eraiki zuten euren patroiaren ohorean: San Jorge, herensugeen etsaia.
1620an eraiki zuten oraingo eliza.
1862ko hurrengo argazkian ikus daitekeen bezala, aldaketak bistakoak dira.
Beranduago, XX. mendean (1920) egin ziren zaharberritze lanetan kendu zen tinpanoa tenpluaren portadatik. Honela, bada, XI. mendeko aintzinako eliza erromanikotik tinpanoa baino ez da geratzen. Gaur egun Bilboko Euskal arkeologia, etnografia eta kondaira museoan dago ikusgai. Bizkaian osorik kontserbatu den tinpano erromaniko bakarra da. Honen kopia Santurtziko Parke Nagusian ikus daiteke.
Arte erromanikoaren irudi ohikoenetako bat ikus daiteke tinpanoan: Kristo-Jainkoa maiestatea, Tetramosfos sinboloak eta lau ebanjelarien sinboloak inguruan dituela. Pieza monolitiko erdizirkular batean landu zen eta irudiek itxura zakarra dute, baina espresibitate sinboliko handikoak dira.
Baina, harira jarraituz... Argi dago gure herriaren izena guztiz lotuta dagoela San Jorge elizarekin.
San Jorge elizako ate nagusia
Baina nor zen San Jorge?
.jpg)
San Jorge 275 edo 280an ( III. mende k.o.) jaio zen Kapadozian (Anatolia). Erlijio kristauko noble diruduneko familia erromatarraren semea zen.
Txikitan Geroncio aita galdu eta Polikromia amarekin joan zen Palestinara. Hantxe zaldun-tratamendua jaso zuen eta Diocleciano enperadorearen guardia pertsonala izan zen.
Enperadore honek ez zekien San Jorge kristaua zenik eta bere inperioaren kristau guztiak jarraitzeko agindua eman zion.
Enperadoreak datu hau ezagutu zuenean, torturatu egin zuen eta burua moztu zioten 303ko apirilaren 23an.
Bere gorputza bere amaren herrian lurperatu zen. Oraindik kristauek bere hilobia beneratzen dute, kristau ortodoxoak batik bat. Bere hilobiaren izen-ematean "San Jorge, zutoihalaren eramailea" irakur daiteke.
Bere alegia marinel eta gurutzatu europarrek ekarri zuten Siriatik XI. mendean.
Gelasio I Aita Santuak 494an kanonizatu zuen eta lepoa moztuta hil zen eguna San Jorgeren jai bezala seinalatu zen santutegi katolikoan.
San Jorge tiraniaren kontra egon da beti erlazionaturik.
Europan berari buruzko kondaira asko sortu arren, ezagunena eta zaharrena Elizak hedaturikoa da.
SAN JORGEREN ETA DRAGOIAREN KONDAIRA
Egun batean Erregearen alaba ederra eskatu zuen, baina izuturiko monarkak bere alabaren bizitzaren truke bere ondasun guztiak eskeini zizkion dragoiari. Herritarrak haserretu egin ziren eta bere alaba emateko eskatu zioten. Azken finean, haiek ere euren familiarrak galdu zituzten.
Baina, jaramonik ez. Erregeak ez zuen heriotza hura nahi bere alabarentzat. Azkenean, ez zuen beste erremediorik izan eta, herriko nahiak lasaitzeko, bere alaba bedeinkatu zuen eta hiriko harresietatik kanpo utzi zuen herensugea jasotzeko.
Kasualitatez, San Jorge ailegatzen zen hirira une horretan eta negarrez zegoen neska ederrari galdetu zion zer gertatzen zitzaion. Dontzeilak azaldu ondoren, San Jorgek bere laguntza eta bere babesa eskaini zizkion.
Bitartean, jauregian zegoen erregea bere alabaren bizia salbatzeko otoitz egiten.
Halako batean, dragoia haserre bizian agertu zen. Bizkor, San Jorge bere zaldiaren gainean igo eta bere ezpata atera zuen. Borrokatzen zuen bitartean Jaungoikoari eskaini zion gaitzeko piztia garaipenaren truke.
Behin animalia kontrolpean, San Jorgek herensugearen lepora bere gerrikoa lotzeko eskatu zion printzesari.

- Munstroa lo hartuta dago. Ez da esnatuko, baina Jainkoak bataioko sakramentua jasoz ohoratzea nahi du. Zuen sinesteak utz itzazue eta kristauak bihurtu. Horren truke herensugea hil egingo dut nire ezpatarekin.
Jendea, dragoia esnatzear zegoela ikusita, izutu egin zen eta santuak bataiatzen utzi zen.
Herensugea esnatu zenean, San Jorge zaldiaren gainean igo eta bere ezpatarekin zeharkatu zuen. Zaldunak, belaunika, eskaini zion Jainkoari bere garaipena.
Hortik aurrera, eta isuritako odoletik, lore gorriko arrosa-landarea jaio zen, maitasuneko eta adiskidetasuneko sinboloa.
Hortik aurrera, eta isuritako odoletik, lore gorriko arrosa-landarea jaio zen, maitasuneko eta adiskidetasuneko sinboloa.
NOLA INTERPRETATU KONDAIRA
Betidanik eliza katolikoak San Jorgeren irudia interpretatu du Jainkoaren arma bezala Lurran.
Bere zaldi zuria Eliza da.
Lantza Jainkoaren arma da gaitzarekin, biraoarekin eta tentazioarekin amaitzeko.
Dragoia eroritako aingerua da.
Bueno, Santu honen inguruan izandako zalantza guztiak argitzea espero dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina