1971eko ekainean lehenengo posta elektronikoa bidali zenetik 48 urte pasa dira. Baina ez da izango 1982ra arte, "e-mail" hitza erabili zenean. Geroago, 2011an, "email" hitza hartu zuen.
Honen arrakasta izugarria izan da herritarren artean, baina posta elektronikoaren erabilera hazi ahala, arazoak ere handitu dira. Spam-ak, birusak, iruzurrak, kateak, phishing-a edo identitatearen ordezpena bezalako arazoei orain kutsadura digitalarena gehitzen zaio.
Zera, zenbat aldiz "Mezu hau inprimatu aurretik beharrezkoa dela ziurta ezazu. Ingurumena zure esku dago" ikusi dugu? Orain, kontrakoa. Antza, papera ekoizteak koste ekologiko izan arren, teknologia berriak baino garbiagoa da. Azken finean, paperaren portzentaia handia birzikla daiteke.
2019ko estatistikaren arabera, email bakoitzak 10 gr CO2 botatzen du atmosferara urtean. Munduan 293.000 milioi email bidaltzen badira egunean, kalkula ezazu urtean. Horietako gehienak (%90a) spam-ak dira eta beste kopuru handia ez da inoiz zabaltzen.
Beraz, sarrera ontzia garbitzean eta spam-ean filtroren bat jartzean, gure Ama Lurrari lagunduko diozu. Hori edo neanderthal bezala bueltatu zure jatorriei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina