2018/12/11

JASANGARRITASUN ENERGETIKOARI BURUZKO AKORDIOA

Jasangarritasun energetikoaren legearen aldeko akordioa sinatu dute Euskal Herriko administrazio publikoek. Honek energia kontsumoaren murrizketa suposatzen du,  % 35a 2030erako eta % 60a 2050erako. Horretarako 100 milioi euroko funtsa osatuko dute, udalek aurrera eraman behar dituzten neurriak garatzeko. Aldi berean udalek neurri horiekin aurreztuko duten dirua sorturiko funtsean bertan sartuko dute jasangarritasun energetikoarekiko proiektu berrietan erabiltzeko.



2018KO KOMENTUKO GOZOKIAK


2018/12/04

JAIOTZA SAIOA

Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era ikusgai egongo dira mundu osoko jaiotzak. Honela, bada, Eleiz  Museoa  parada ezinbestekoa bihurtu da.
Dena den ez da leku bakarra jaiotzen usadioari eusteko. Jaiotzazaleen Elkarteak 60. urteurrena ospatuko du erakusketa batekin "Burtsa" herri zentroan urtarrilaren 5ra arte.
Bestaldetik, Bilboko itsasadarra itsas museoak Marinel jaiotza jarriko du goiko solairuan abenduko hilabetean zehar  





2018/11/17

EUSKAL KULTURA DURANGOKO AZOKAREN ESKUTIK

Abenduaren 5etik 9ra Durangoko Azokak berriro zabalduko ditu ateak. Aurten 53. edizioa da. 100 stand baino gehiago egongo dira gune ezberdinetan. Gabonetan derrigorrezko bisita euskal kulturaren nobedadeak ezagutzeko asmoz.


 

2018/11/16

BIRZIKLAKETAREN LAGUNTZAILE ADIMENDUA

"Ecoembes" irabazi asmorik gabeko elkarteak birziklaketaren lehenengo laguntzaile birtuala kaleratu du.
Google Play, Apple Store eta Facebook Messenger bezalako plataforma ezberdinetan deskarga daiteke, baita Ecoembes-eko web orrialdean ere. Soberan dago esatea doakoa dela.
Behin deskargatuta, txatbot honek birziklaketari buruzko zalantzak argituko ditu momentuan. Berarekin hitz egin daiteke euskaraz, edo behintzat hori dio. Froga batzuk egindakoan, hobe da gaztelaniaz berarekin egitea hasieran. Hori bai, baldin badiozu euskaraz aritzeko, erantzuna euskaraz izango da.  Euskaraz idatz daitezke zalantzak, baina ahoz eginez gero kuntakunte bezala agertzen da idatzita zuk diozuna.  Diot nik, pazientziaz, zure ahotsa ezagutu ondoren,  posiblea izango dela berarekin berba egitea euskaraz, ez galtzeko denborarik idazten. 


2018/11/08

EUSKARALDIA.

Herritarren hizkuntz-ohiturak aldatzea du xede. Baina, nola? Euskal Herri osoan eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den ariketa sozial praktiko eta kolektibo baten bitartez. Bi rol egongo dira: ahobizi eta belarriprest. Horietako bat aukeratu eta 11 egunetan zehar, aurrez aurre zein email, mugikorra edo sare sozialen bidez euskaraz aritu behar.
Hementxe rol bakoitzaren zenbait aholku.






2018/10/28

URRIKO AZKEN ASTELEHENEKO AZOKA

Azoka garrantzitsu honek Gernika udalerria jai bihurtzen du. Kale nagusietan  900 stand inguru jartzen dira. Barazki, fruta, lore, gazta, txakolin eta ezti lehiaketa eta erakusketa nabariagoa den arren, sagardoa, ogia, gozokiak, erroskilak, patea, kontserba-latak bezalako produktuak ere saltzen dira.
Gainera eskulanak egiteko prozesua eta nekazaritzako makinen erakusketa ikusteko aukera egongo da.
Giro bikaina  kalejirak eta bertsolarien eskutik. Egitarauaren barruan zesta-punta, pala, erremonte eta esku-pilota partidak eta herri-kirolen erakustaldiak ere aurkituko ditugu. 
Izugarrizko lujua hurbiltzen denarentzat, besteok konformatu beharko gara ETB 1-ean ikusten.


2018/10/27

KOTXE ETA MOTO KLASIKOEN I.TOPAKETA

Bihar, urriaren 28an, gutxienez 30 urte dituzten ibilgailuak Santurtziko parke nagusira iritsiko dira goizeko 09:30etan.
11:30ak inguru ibilaldia egingo dute eta 13:00 aldera El rincon de Carlos tabernan lunch izango dute. Azkenik berriro abiatuko dira Parke Nagusira eta bertan 14:30etan sarien banaketa egingo da.


2018/10/24

MTV MUSIC WEEK

MTV-k ekitaldiak eskainiko ditu Bizkaian Music Week ekimenean zehar. Urriaren 29tik azaroaren 3ra arte, Durango, Barakaldo, Getxo eta Bilboko eszenatokietatik pasatuko dira hainbat artista. San Mamesen katedralean larunbatean egingo den hiru orduko zuzeneko kontzertua doakoa izango da.
Astearen amaieran moduan, azaroaren 4an EMA 2018 sarien ekitaldia egingo da BEC-en. Aukerarik ez  baduzu  ikusteko plataforma digitalen bidez egin daiteke.




2018/10/21

BIME LIVE 2018 BUELTAN

Bizkaia InternationalMusic Experience jaialdia badator berriro Barakaldoko BEC-era. Europako negu festibal handienetako bat bihurtu da. Urriaren 26an eta 27an ospatuko da estatuko eta nazioarteko gaur egungo artista musikalez beterik.


"HIRU HANDIAK 2018" XXI. PROBA

Atzo Iraupen Handiko XXI. proba jokatu zen. 101,6 kilometroko lasterketa honetan korrikalariek Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendiak igo behar izan zituzten. Helburua 24 ordutan gehienez egitea. Murgian hasi eta Araian amaitu zen.
Gizonezkoen kategorian Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi zuen 11 ordu eta 14 minutuko markarekin. Emakumezkoenean Maite Maiorak 12 ordu eta 48 minutuko markarekin.

2018/10/14

PUNTA GALEA CHALLENGE XIII

Surf jaia bueltan dago Bizkaiko kostaldean, Getxon konkretuki. Europan bakarrik ospatzen den Olatu Handien Nazioarteko Zirkuitua  2018ko urriaren 15 eta 2019ko martxoaren 31 bitartean izango da goizeko 09:00etatik aurrera.
Bidezabaleko metro geltokitik Punta Galeara joateko doako autobus zerbitzua egongo da ordu puntuetan eta erdietan itzultzeko.


2018/10/07

MUNDUKO LANDAREEN IV. AZOKA

Munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate ikusteko erakusleihoa izango da 19 hektareako azalera duen Arboretumean.


Munduko bost kontinenteetako landareak miresteko eta erosteko kokaleku pribilegiatua aukeratu da. Bertan landare-hazkuntzako teknikak eta ezagutzak emango dira.
Azokaren barruan bertoko produktuak dastatzeko aukera izango duzue txosna batean.
Sarrerak azokako sarreran erosten dira 1€-en truke. Bi aparkaleku atondu dira Arboretum-eko  inguruetan. Astrabudua eta Leioa metro geltokietatik etorritako bisitarientzat doako autobus zerbitzua egongo da. 
Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara zabalik egongo da.

2018/10/06

KANTAURI FEST



Bizkaiko ontzi tradizionalen topaketarik handiena. Txalupek, traineruek, batelek eta beste ontzik Zierbenako Portua hartuko dute Urriaren 6a eta 7an.
Itsas artisautzaren erakusketaz etaTernua txakurren erreskateez gozatzeko asteburua izango duzue. Kantauriko hegaluzea dastatzeko saioak egongo dira Enkarterriko txakolinarekin lagunduta.






2018/09/30

IBILBIDE BERDEEN 25 URTE

Trenbide ibilbide zaharretan badaude 125 bide berde, horietatik 10 hemen. Aukera paregabea eskualde bateko paisaia ikusteko eta gozatzeko. Alternatiba osasuntsu eta segura ziklismoa ezezik, mendi-ibilaldiak ere egiteko.
    


2018/09/24

BIOKULTURA AZOKA

Irailaren 28tik 30era produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azoka ospatuko da Bilbao Exhibition Centerren. 
5. edizio honetan 250 erakusketari baino gehiago egongo dira. Bertan bizitza osasuntsuago bat eramateko mundu iraunkor batean gomendioak emateaz gain, bertaratzen direnek aukera paregabea izango dute inguruetako produktu ekologikoak dastatzeko, showcooking erakustaldiez gozatzeko eta kosmetiko ekologikoekin doan makillatzeko. Txoko berezietan masaje eta terapia naturalak izango dituzte besteak beste.



2018/06/29

RED BULL CLIFF DIVING WORLD SERIES

Larunbat honetan munduko hamalau jauzilari onenak Bilbon arituko dira lehian.
Red Bulleko jauzi ikusgarrien proba hau Guggenheim museoa, Salbeko zubia eta itsasadarra agertokietan izango da.


Hauxe da Red Bull Cliff Diving World Series 2018ko geralekuen egutegia:
Ekainak, 2 ----  Possum Kingdom Lake (Texas)
Ekainak, 30 --- Bilbo (Euskal Herria)
Uztailak, 14 --- San Miguel (Azoreak)
Abuztuak, 5 --- Sisikon (Suitza)
Abuztuak, 25 --- Kopenhage (Danimarka)
Iraila, 8 --- Mostar (Bosnia Herzegovina)
Irailak, 23 --- Polignano a Mare (Italia)

2018/06/25

ETA DONIBANEKO GAUAREN OSTEAN?

Askoren galdera baina batzuen erantzun bikaina. Donibaneko gauak sorturiko hondakinekin 6 metrotako eskultura egin dute Bartzelonan. Ekimen honen bidez Somorrostroko hondartzara hurbiltzen den jendea kontzientzia suspertu nahi dute biodibertsitatean eta itsas ekosisteman sorturiko arazoei buruz. 


Badakizue, udari begira ez sortu hondakinak ez hondartzan ez inon.
Sortuz gero, ikasi zibikoa izaten eta etxean botatzen ez duzuena, berdin etxetik kanpo. Argazkian agertzen den izurdea polita da oso, baina benetakoa askosaz gehiago.

2018/05/10

EHIZTARIEN DELIRIUMA

Pasa den apirilaren 19an ehizaren inpaktu ekonomikoaren eta sozialaren txostena aurkeztu zuten Madrilen. Bertan animalien ehiza justifikatzeko asmoz, 186.758 lanpostu sortu zirela eta Etxeko Produktu Gordinaren  %0,3 (6.475 milioi €) dela esanez, ehiza nekazaritzaren krisia arintzeko lurralde batzuetan errentagarria dela argudiatzen dute.
Delirium total. Hegoamerikan eta Ertainamerikan dagoen narkotrafikoak 600.000 lanpostu sortzen ditu eta Etxeko Produktu Gordinaren % 1,2 a irudikatzen du. Hala ere, narkotrafikanteei ez zaie  bururatzen kalera ateratzea haien jardueraren babesa eskatzeko.
Aurpegien garbiketak egiteko beste moduak daudelakoan nago.

Ezin da justifikatu justifikaezina dena. Eta horixe da aisirako ehiza.
Lotsagabeko edo hobeto esanda, ezjakin askok kontrapasan egiten dute ehiza populazioari kalte handiak eginez, jaioko diren txito-kopuruan eragin zuzena izango baitu.
Gero animalia batzuen populazioa kontrolatu beharra dagoela diote. Baliteke morroi batzuen bortizkeriarekiko jarrera kontrolpean egoteko legeak berritzea eta aplikatzea hoberena izango zen. 

2018/05/04

EUSKAL LIBURU AZOKA




Maiatzaren 4tik 13ra zabalik egongo da euskal liburu azoka. Parke Nagusian aurtengo nobedadeek ehuneko 10eko beherapena izango dute.






Eusko diskogintzari dagokionez, Ken Zazpi, Berri Txarrak, Zea Mays, etab.


Urtero legez erakusketa egongo da ikusgai. Aurtengoa "100 urte euskara zaintzen". Bertan Euskaltzaindiaren historia, helburua eta sail desberdinak ezagutzeko aukera paregabea egongo da.





2018/01/17

URTARRILAK, 17 - SAN ANTON EGUNA

Gaur batzuek animalien zaindariaren eguna ospatzen dugun bitartean, beste batzuek jarraitzen dute betiko moduan. Ez dute amorerik emoten eta Bizkaiko metroaren egoskorkeriak ez dio uzten bere buruari jende askok etxeko animaliak maite ditugula ikusten.
Munduko beste hiriburuetan edozein neurritako animalia onartzen duten bitartean, hemen ez. Boinero hutsak dira, baina zer espero garraio batetik gauza ez dena puntualitatea izateko edo hasten dena mugak jartzen jezartzeko (azken boladan ausartu egin dira jezarleku grisak ipintzen) edo lehentasuna igogailuan sartzeko batzuen faborez nahiz ezer ez  edo askosaz gutxiago ordaindu.
Animaliak garraiatzeko politika ez bada aldatzen, baliteke ordua izatea herrietan zeuden autobus linea batzuk berreskuratzeko.
Ez dugu gero eta gehiago ordaintzen horren truke ezer ez jasotzeko.
Neurrigabeko erabakiak onartu egiten dira?  Orduan, neurria benetan garrantzitsua al da? Ez zarete Bilbokoak, boineroak?








2018/01/08

EUROPAKO BATZORDEARI HATSA AILEGATU


Europako Batzordeak 11 gomendio egin dizkio estatuari  korrupzioaren aurka borroka egiteko.  Estatuari espresuki eskatzen dio marko juridikoa aldatzea. Besteak beste epaileen independentzia, inpartzialtasuna eta gaitasun profesionala  eskatzen da. Tira, bada, ez da euli-kaka, estatu demokratikoaren funtzezko oinarrietako bat aginpide judiziala dela hartzen badugu kontutan.