2018/05/10

EHIZTARIEN DELIRIUMA

Pasa den apirilaren 19an ehizaren inpaktu ekonomikoaren eta sozialaren txostena aurkeztu zuten Madrilen. Bertan animalien ehiza justifikatzeko asmoz, 186.758 lanpostu sortu zirela eta Etxeko Produktu Gordinaren  %0,3 (6.475 milioi €) dela esanez, ehiza nekazaritzaren krisia arintzeko lurralde batzuetan errentagarria dela argudiatzen dute.
Delirium total. Hegoamerikan eta Ertainamerikan dagoen narkotrafikoak 600.000 lanpostu sortzen ditu eta Etxeko Produktu Gordinaren % 1,2 a irudikatzen du. Hala ere, narkotrafikanteei ez zaie  bururatzen kalera ateratzea haien jardueraren babesa eskatzeko.
Aurpegien garbiketak egiteko beste moduak daudelakoan nago.

Ezin da justifikatu justifikaezina dena. Eta horixe da aisirako ehiza.
Lotsagabeko edo hobeto esanda, ezjakin askok kontrapasan egiten dute ehiza populazioari kalte handiak eginez, jaioko diren txito-kopuruan eragin zuzena izango baitu.
Gero animalia batzuen populazioa kontrolatu beharra dagoela diote. Baliteke morroi batzuen bortizkeriarekiko jarrera kontrolpean egoteko legeak berritzea eta aplikatzea hoberena izango zen. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina