Azoka garrantzitsu honek Gernika udalerria jai bihurtzen du. Kale nagusietan 900 stand inguru jartzen dira. Barazki, fruta, lore, gazta, txakolin eta ezti lehiaketa eta erakusketa nabariagoa den arren, sagardoa, ogia, gozokiak, erroskilak, patea, kontserba-latak bezalako produktuak ere saltzen dira.
Gainera eskulanak egiteko prozesua eta nekazaritzako makinen erakusketa ikusteko aukera egongo da.
Giro bikaina kalejirak eta bertsolarien eskutik. Egitarauaren barruan zesta-punta, pala, erremonte eta esku-pilota partidak eta herri-kirolen erakustaldiak ere aurkituko ditugu.
Izugarrizko lujua hurbiltzen denarentzat, besteok konformatu beharko gara ETB 1-ean ikusten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina