Gure ozeanoetan mila tona plastiko daudela ez da atzo
goizekoa. Bai ordea, kutsadura hori gure elika-katean sartu dela.
Ikerketa baten
arabera mahai gatzak mikro-plastikoak ditu. Emaitzak “Scientific Reports”
aldizkarian argitaratu dira. Antza 2016ko iraila eta 2017ko ekainaren artean Atlantikoko
(Galizia, Huelva eta Kadiz), Mediterraneoko (Bartzelona, Gerona, Valentzia,
Murtzia eta Menorka) eta Kanariar uharteko (La Palma eta Lanzarote) gatzagetan
ekoizturiko gatzak aztertu dira eta den-denek plastikoak dituzte kantitate
ezberdinetan (60-280 mikro-partikulak). %83,3a tereftalato polietileno, %6,7a polipropileno eta %3,3
polietileno. Gainera analisiak hiru
aldiz errepikatu ziren akatsei ekiditeko.
Munduko beste zientzilariek emaitza berdinera iritsi dira (Shangai 2015).
Baina zenbat plastiko irents dezakegu mahai-gatza kontsumitzean?
Osasunaren Munduko Erakundearen gomendioari jarraitzen badiogu eta egunean gehienez 5 gramo gatz jaten baditugu, urte batean 510 mikro-partikulak izango ziren. Ez du ematen nahiko altua denik, batik bat kontutan hartzen badugu beste elikagaiek kantitate handiagoa dutela, muskuilu baten kasua adibidez (178 plastikozko mikrofibrak).
Dena den, ez zuten esaten plastikoek mendeak baino milurteak ematen zituztela degradatzeko?
Traza txarra hartzen diot plastikoaren kontuari.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina