Hemengo politikariei, kazetariei eta epailei buruz zer esango dugu, bada, gehienak zakarrontzitik atera badira.
Europa demokratiko batean legezkoa da erreferenduma egitea. Are gehiago, europarren ahotsa errespetatu eta ziurtatu behar da. Gainera XX. mendean prozesu independentista asko gertatu dira Europan.
Alde batetik, bide politiko hau Konstituzioan agertzen ez dela diote baina, beste aldetik, Europatik datorrena onartzen dute nahiz bere soberaniaren aurka jo. Argi dago konstituzioaren kontua aitzaki ezin hobea dela saiatzeko isiltzen herriaren ahotsa.
Europatik askosaz gehiago espero dugu, baina zoritxarrez...
Gerra zibilean haien esku-hartzerik ez eta diktaduraren aurrean isiltasunaren bezalako aurrekari historikoek berez hitz egiten dute.
Honela, bada, Europa maitea, hobe duzu isilean jarraitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina