2015/02/08

INAUTERIEN GARAIAN MASKARAK NONBAIT

Inauterien garaian maskarak izugarri garrantzia bereganatzen du. Hori dela eta oinarrizko osagarria bihurtu dira, batzuetan aldakorrak direnak, beste batzuetan iraunkorrak; hau da, maskara-eite berdinak errepikatu egiten dira.

Beste zerbait izatera jolasten dugu. Maskaren bidez errazagoa da irudikatzea beste pertsonaia. Bere atzetik anonimatuak beste motatako askatasunak ematen ditu. Maskara jantzita transgresore izateko aukera paregabea izaten dugu. Lan-erritmoarekin, seriotasunarekin, ordenarekin, isiltasunarekin eta beste eguneroko kateekin apurtzeko irrikitan gaude.
Inauteriek irauten duten bitartean magia kutsatu egiten da kalez kale. Hala ere, aztikeriak ez du sobera iraungo, egun batzuk gehienez. Bitartean aprobetxa ditzagun identitate berriak. Maskara jantzirik dugula, "denak balio du" inauteri gauean. Maskara mozorroa izan daiteke; eta mozorroa, maskara.
"Maskara" hitzak, jatorriz, "pertsona" esan nahi du.
Maskararik gabeko pertsonari ez zaio inoiz ezagutzen. Horrexegatik inauteria benetako kontraesana da. Inauterietan maskara jantzita bai, baina inauterietan erreparatzean, kontutan izan behar da ospakizun hau beharrezkoa dela pertsonaren aldartea eta askatasuna kanporatzeko.
Inauterien garaian arnas hartzen dugu maskara eranzten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina