Lurpetik gas naturala ateratzeko, 12 putzutan zundaketak egitea proposatu dute. Sei eremutan eta bakoitzean bina zundaketa-putzu.
Mapan ikusten denez, Sedano Burgoseko iparraldean dago; hala ere, Urraca, Medina de Pomar eta Villarcayoraino ezezik, Aialako Haranaraino ere heltzen da, azken hau Araban. Hauxe da gure kezka.
Kadagua eta Ordunte ibaiekin lotuta dauden akuiferoei kalte egin diezaieke proiektu honek. Ez dugu ahaztu behar eskisto erreserbak uraren baino sakonago daudela. Gainera putzuak oso ondo eginda egon behar eta badakigu denok ze motatako lanak burutzen diren herri honetan, gogoratu AHT-ren (Abiadura Handiko Trena) trenbideekin gertatutakoa.
Herrialde batzuetan debekatua dago teknika hau (Frantzia, Bulgaria, Luxenburgo, Herbeherak eta Txekia) eta beste batzuetan, baimena emanda egon arren, gelditu dute.
Europako Batasunean ez dira ados jartzen. Jakin badakite arriskuak daudela baina herrialde bakoitzaren eskuetan uztea erabaki dute. Ekonomia eta osasuna beti borroketan egon dira.
Estatu espainoleko gobernuak Geologia eta Meatzaritza Institutoari eskatu zion haustura hidraulikoaz txostena, baina emaitza guztiak bere gustokoak ez zirenez, atzeratu egin zuten txostena.
Txosten honetan balizko arriskuak eta horiek eragozteko aurrez hartu beharreko neurriak ematen dira, baita Estatu Batuetan teknika honek lurrikara txikiak eragin dituela, ur putzuak kutsatu dituela eta substantzia kantzerigenoak jaurti dituela esaten da.
Gehiegizko ur erabilera kontutan hartzeko beste faktorea da.
Putzu batek 29.000 metro kubiko inguru kontsumitzen ditu. Niri txikitatik irakatsi didate ur baliabideak eskasak direla munduan, baina ez du ematen garrantzi handia duenik.
Arriskuak nahiko handiak dira lelokeriak egiteko. Aukera edo arriskua.
Baliteke gizartea hasi behar behin betikoz txipa aldatzen beste bizimodua izateko.
Bitartean hemen uzten dizuet bideo bat frackingaren beharra ulertzeko batzuen ustez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina