2015/12/31
2015/12/28
GABONETAKO TRADIZIOAK

Belenen erakusketak: Abenduaren hasieratik ikusgai dagoz edonon.
Santo Tomas azoka, abenduak 21: baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa. XIX. mendetik ospatzen den azoka honetara milaka pertsona hurbiltzen dira lurreko produktuak dastatzera.
Ogiaren eguna, abenduak 24: aurten XXVIII. edizioa egingo da Galdameseko San Pedro enparantzan. 30tik gora mahai kokatuko dira. Ogiak, euskal pastelak, taloak eta erroskilak bezalako produktuak salgai egongo dira. Bertara gerturatzen direnek ogia egiteko prozesu osoa ezagutzeko aukera izango dute.
Ogiaren erritua, abenduak 24: Gabon Gaueko afarian jarraitzen da “ogiaren erritua” egiten etxe batzuetan. Ogia bedeinkatu egiten da labanaz gurutzearen seinalea eginez. Ondoren ogi zati bat moztu eta norbere burua zeinatzen da. Kurrusku hori gorde egiten da hurrengo urtera arte.
Gabon Kantak, abenduak 24: “Hator, hator”, “Horra Mari Domingi", "Mesias sarritan" ... kantak abesten dira mahaian. Afaldu ostean kartetan edo loterian jokatzen da.
Olentzeroaren eguna, abenduak 24
Gabon Zahar Gaueko kantuak, abenduak 31 - Urtarrilak 1: Urte barri barri
dekonak ez ekonari
nik ez dekot eta niri ezpabere txarri belarri
Gabonetako ohiko plater eta postreak: aza olioarekin, makailua, bisigua, barraskiloak tomate saltsan, intxaursaltsa, euskal pastelak, konpota, gabonetako enborra…
Gabon subile edo Olentzeroren enborra: gabon gauean pizten da eta honen gainean afaria prestatu eta inguruan familia berotu egiten da. Batzuen ustez ezaugarri hauek ditu:
- Animaliak enborraren gainetik pasatu eta kortan bertan utzi, hauek gaixotasunik ez izateko.
- Erbinudearen kontrako babeslea.
- Enborraren errautsa errape gaixotua sendatzen du.
- Animalia kaltegarrietatik babesteko, enborraren errautsak, Esteban Deunaren egunera arte gordeak izan badira, lurretatik sakabanatu.
- Etxea bedeinkatzen du.
- Gau horretan zehar sua ez bada amatatzen, urte osoko babesa familiarentzat heriotza saihesteko.
2015/12/10
ABENDUAK, 10 - ANIMALIEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Urte bat gehiago animalien eskubideen aldeko munduko eguna ospatzeko beharra dago. Aspaldian gizabanakoaren eboluzioak kontrako bidea hartu du. Bada garaia dagozen legeak aplikatzeko behin betikoz. Azken finean, txarto deituriko kultura eta tradizioen atzetik morroiak baino ez dira ezkutatzen.
2015/12/08
2015/12/07
2015/12/06
KOMENTUKO GOZOKIAK, GOZOZALEEN TOPAGUNEA
Gutxi barru gabonak ailegatuko dira eta une gozoak pasatzeko egun aproposak dira. Seguraski aspaldian ikusten ez ditugun pertsonekin egingo dugu topo. Xehesatun guztiak zaintzeko momentua da.
Klausurako monasterio eta komentuetan egiten diren gozogintzako eta artisautzako produktuen azoka honetan lehen aipaturiko xehetasunak zaintzeko aukera paregabea dugu. Gainera, martitzenean joanez gero Eleiz Museoa bisita daiteke dohainik.

2015/12/02
ABENDUAK, 3 - E.N.E. 2015
Behean euskararen historia, iragana eta etorkizunari buruzko bideo bi ikusgai dagoz. Egia esan, ez dago inolako misteriorik. Euskaldunok, jakin badakigu nola egin aurre oztopoei eta erdaldunek, aldiz, jakin badakite euskaldunok jaiotzen garela nahi dugun tokian.
Euskaldunok ez dakigu erdaldunek noiz ordainduko duten haien zorra. Hona etorri lan bila baina ez dira moldatu. Gure hizkuntza ikasi edo behintzat errespetatu beharrean, harroputzak izan dira. Gero entzun behar euskaldunok itxiak garela. Ate guztiak ireki ditugu ezer espero gabe bueltan. Azken finean ez dugu inoren eta inolako beharrik. Erdaldunek ez dakite ez noiz, baizik eta zer ordaindu behar duten, ez baitute ezer ulertzen. Inoiz ez dute ezer ulertu, horixe da haien arazoa.
2015/11/27
50. DURANGOKO AZOKA BUELTAN
Abenduaren 4tik 8ra arte ospatuko da. Pasa den urrian 50. urteurrena izan zen. Hasiera batean urriaren amaieran edo azaroaren hasieran ospatzen zen arren, aspalditik abenduaren lehenengo astean antolatzen da. Beti bezala euskal kulturarekin erlazionaturik denetarik egin dezakezu topo. Behean bai egitaraua bai aurtengo nobedadeak dituzu.
2015/11/24
SARIA JAPONIARENTZAT
Kyodo Senpaku Kaixha entrepresak badarama 2008tik Auzitegiko ebatzia kasurik egin gabe. Are gehiago, paso egin du bi bistetara joateko.
2014ko martxoan Nazioarteko Justizia Auzitegiak baimenak errebokatzeko agindua eman zion. Honen ebatziaren arabera, Japoniaren asmoak baleen Ehiza Arautzeko Hitzarmena urratzen zuen eta bere helburu bakarra komertziala zela frogatzen zen.
Nahiz eta 1986an baleen ehiza "komertziala" debekatuta egon arren, Japoniak jarraitu du baleak hiltzen zientziaren izenean, amarru zein programa ezberdinak erabiltzen zituelarik.
Ekainean iragarri egin zuen baleen ehizarekin jarraituko zuela
2015-2027 bitartean kuota ezarriz (333 bale minke edo zere txikiak).
Hainbat ekintza burutu dira baleak babesteko eta ezer gutxi lortu da (1938an Antartidako lehen santutegia, 1946an Nazioarteko Baleen Komisioaren sormena, 1970an baleen aurkako mugimendua...). Bitartean jarraitzen dute ehizatzeko modu primitiboekin (arpoiak animaliaren larrua zeharkatu eta barruan eztanda egin; gero itsasontzira igo bertan odolosteko eta zatikatzeko).
Baliteke egunen baten, uste duguna baino lehenago, baleen kantua ez entzutea. Egun horretan gizabanakoak edertasuna gozatzeko duen ahalmena guztiz galduta izango du betiko.
2015/11/23
2015/11/15
COP 21 (PARIS CLIMAT 2015)
Azaroaren 30etik abenduaren 11ra arte Nazio Batuen Erakundeak Parisen antolatuko duen COP21 konferentziaren ispilu bihur daiteke. Bertan Lurra berotzearen aurka hartu beharrezko neurriak negoziatuko dituzte estatuek.
Europak munduko beste 195 estatuekin sinatu ditu konpromezu batzuk.
Europak munduko beste 195 estatuekin sinatu ditu konpromezu batzuk.
2015/11/02
AZAROAK, 28/29 - KLIMAREN ALDEKO MARTXA
Coalition Climat 21ek martxa ezberdinak antolatu ditu Parisen antolatuko den COP 21 berotzeko asmotan. Euskal Herriari dagokionez hauexek dira:
Klimaren aldaketa arazo larria bihurtu da politikarien eskuetan uzteko. Badaramatzagu 25 urte baino gehiago betiko kontuarekin eta, argi dago, gure agintariak ez daudela prest ezer egiteko. Betiko diskurtsoa mantentzen dute multinazionalen interesen esklabu direlako.
Beheko infografian argi eta garbi azaltzen da zerk eragiten duen klima aldaketa, bere ondorioak, zertan ari garen eta ibilaldi birtualak nahiko interesgarriak.
Bestaldetik, National Geographic Channelek eta Endesak eginiko dokumentala dugu.
Klima aldatzeko ahalmena duen espezie bakarra gizabanakoa da. Orain ezer ez egitea suntsipen handiko arma bihur daiteke.
- Gasteiz: 15/11/24 (+15/11/25: atseden eguna)
- Azpeitia: 15/11/26
- Donostia: 15/11/27 (+ 15/11/28: atseden eguna)
- Baiona: 15/11/28
- Donostia-Baiona 68 km.: 15/11/29
- Baiona-Paris: 15/11/30-15/12/10
Klimaren aldaketa arazo larria bihurtu da politikarien eskuetan uzteko. Badaramatzagu 25 urte baino gehiago betiko kontuarekin eta, argi dago, gure agintariak ez daudela prest ezer egiteko. Betiko diskurtsoa mantentzen dute multinazionalen interesen esklabu direlako.
Beheko infografian argi eta garbi azaltzen da zerk eragiten duen klima aldaketa, bere ondorioak, zertan ari garen eta ibilaldi birtualak nahiko interesgarriak.
Bestaldetik, National Geographic Channelek eta Endesak eginiko dokumentala dugu.
Klima aldatzeko ahalmena duen espezie bakarra gizabanakoa da. Orain ezer ez egitea suntsipen handiko arma bihur daiteke.
2015/10/29
"JAI ALAI BLUES" DOKUMENTALA
Azaroaren 6tik aurrera gure zinema aretoetan ikusgai egongo da.
Dokumental honetan Jai Alairen eta zesta-puntaren historia kontatzen da.
Bertan pilotariek eta zesta munduaren enpresari handiek hitz egiten dute. Kirol honen hedapena mundutik, apustuen mundua, urrezko garaiak, greba eta azkenean iragan garaien nostalgia baino ez.
2015/10/25
AIREAREN KUTSADURA
Munduko mapa honetan denbora errealeko datuak ikusgai dagoz. 70 herrialde baino gehiagoko irakurketak agertzen dira. Honetarako 8100 geltoki metereologikoak erabili dira erreferentzia moduan.
Eskala 0tik 500era doa, kolore ezberdinetako ikonoen bidez adierazita.
Berdea txikia bada, gorritik aurrera osasunerako kaltegarria da oso.
Aire kutsatuak hiltzen gaitu. Urtero eta Europan baino ez milioi erdi pertsonak hiltzen dira goizegi.
Beheko irudi honetan sakatuz gero gure herrikoak ikus gaitezke sakonago.

2015/10/12
URRIAK, 14 - HONDAMENDI NATURALAK MURRIZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA
"Bizitzarako ezagutza" da aurtengo leloa.
Pobrezia baino benetako gizabanakoaren arriskurik handiena bere ezjakintasuna edota berekoikeria da. Askotan herriak agintzeko ahalmena dutenei aurreikuspena, plangintza eta buruargitasuna falta zaizkie. Beste modutan esanda, liderrez mozorrututa dauden horiek, eta nahiz eskuragarri izan teknologia berriak eta aholkulari mordo, ez dakite edo ez dute hondamendi naturalei aurre egin nahi.
Aurrekoa gutxi balitz, inguru horietan bizi diren pertsona batzuek ez dute inolako prestakuntzarik halako ezbeharretan. Agintarien informazio ezak ez du inolaz justifikatzen batzuen pasibitatea.
2015/10/05
URRIAK, 24 - ALTERNATIBEN HERRIA
"Bizitza burujabea eskubide osoz".
Krisi klimatiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko alternatiben herrixken dinamika.
Auzoak deituriko gune ezberdinak egongo dira Bilboko itsasadarraren bi aldeetan. Auzo horietako bat Naturarena izango da. Bertan energia, klima aldaketa, hondakinak, mugikortasuna, elikadura burujabetza eta kontsumo bezalako arloak landuko dira.
Honetaz gain, ekonomia eredua, bizitzaren iraunkortasuna, aniztasuna, ondare komuna eta demokrazia, burujabetza eta partehartzea auzoak ere egongo dira.
Egunean zehar alternatibak ezagutaraziko dira ekimen ezberdinen bidez (mahai inguruak, azoka, tailerrak, hitzaldiak, jolasak, e.a.)
2015/10/04
URRIAK, 16 - EUSKAL DIASPORARI BURUZKO TOPAKETAK
Eusko Ikaskuntzak, Euskal Kultura Erakundeak eta Euskal Diasporak antolatuta euskal emigrazio eta Diasporari buruzko topaketak egingo dira Ustaritzen "Euskal emigrazioa: oroitzapena baino gehiago? lelopean.
2015/09/28
2015/09/24
IRAILAK, 27 - TURISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
"Mila milioi turista, mila milioi aukera". Inoiz ez bezala bidaiatzeko aukera dexente dugu . Arrazoiak izan daitezke ezberdinak baina turismoa herrien arteko hartu-emana dela ukaezina da. Alde batetik irabazi ugari ematen ditu, baina beste aldetik, presio eta arazoak sortzen ditu. Dena den, hartu-eman horretan aurrerabide soziala eta oinarrizko eskubide eta askatasunak sustatzeko eta zabaltzeko balio du. Turismoari esker kultura-aniztasuna eta esperientzia berriak bizi gaitezke.
Garai batean jakin-minaren, heziketaren eta gizarte-sustapenaren bezalako motibazioak direla eta, bidaia bukaezinak egiten ziren. Jakina, batzuen pribilegioa baino ez zen. Hala ere, herri baten errealitate sozialaz ohartzeko baliogarria zen oso.
Gaur egun, bidaiako tarte labur horretan apenas ikusten dugu aurrean daukaguna. Bueno, azken finean bidaiak eta herriak ardoa bezala dastatu behar dira lehenengoz.
2015/09/05
RED BULL CLIFF DIVING WORLD SERIES
Jauzilariek 27 metroko altueran kokatuko den plataformatik itsasadarrera egingo dute salto.
Munduko lehiaketa hau Kolonbian hasi zen Apirilaren 25ean, eta beste herrietatik pasa ondoren Bilbon amaituko da.
2015/07/09
DERRIGORREZKO BISITAK
Udako oporrak bueltan dagoz eta, deskonektatzeko momentua ailegatzen da. Munduko toki askotan txoko miresgarriak dagozen arren, badagoz beste batzuk liluragarriak izateaz gain, desagertzeko arriskuan daudenak. Beraz, bisita horiek aurreratzea izango zen hoberena.
1. Belizeko uharria. Karibeko itsasoan dagoen munduko ekosistemarik dibertsoena den hau 20 urtetan desager daiteke. 1998an Mitch hurakanaren ondorioz espezien % 50a galdu zuen. Gaur egun gehiegizko arrantza, kutsadura eta beroketa globala
bezalako arazoak suntsitzen ari dira uharri hau.

2. Taj Mahal. Munduko zazpi mirarietatik zutik geratzen den bakarra. XVII. mendean egindako eraikin hau Gizadiaren Ondarea da. Turisten bisita mordoa, kutsadura eta berriztatze lan txarrak suntsitzen ari dira fatxada. Indiako Gobernuak eta Unescok itxi nahi dute babesteko asmotan.

3. Napoles. Vesubio sumendi mitiko honek Ponpeia eta Herkulano hiriak suntsitu zituen. Orain dela 16 urte hasi zen erupzioan berriro, izu handia eragin zuelarik. Azken 100 urtetan Europan aktibo dagoen bakarra.
4. Itsaso Hila. Mineralen gehiegizko ustiaketaren eta uren drenajearen ondorioz arriskuan dago.
5. Madagaskarreko uhartea. Ehiza furtiboa, kutsadura, zuhaitzen gehiegizko mozketa eta hirien zabalkuntza dira haien etsaiak.
Holan jarraituz gero, basoak desager daitezke.

6. Las Vegas. Mojave basamortuan eraikindako oasi honek ur- hornitze arazo itzelak ditu. Mead laku artifiziala sikatzen ari da eta beroketa globalak ez du batere laguntzen.
7. Kilimanjaroko gailurrak. Bere gailurretako elurraren % 85a desagertu da. Baliteke hamarkada gutxitan dena izatea ez badira neurriak martxan jartzen.
Berriro beroketa globala.

8. Maldivetako uhartedia. Maldivetako uhartedia ez da inon gainditzen 3,5 metroko garaiera. Bakarrik 192 uhartetan bizi daiteke. Honela, bada, beroketa globala jarraituz gero, ondorio larriak ekarriko ditu.
9. Koral Hesi Handia. Australiako kostaldean dagoen munduko koral uharririk handiena den honek 30 urtetan populazio erdia galdu du. Arrazoiak: tenperaturaren igoera, ekaitz tropikalak, itsasoko izar inbaditzailearen sarrera eta ozeanoen azidifikazioa.
Arazo hauei ez badiete aurre egiten urte gutxitan desagertuko da.
10. Patagoniako Glaziarrak. Tenperaturaren igoera dela medio izotz tona galtzen dira urtero. Planetako paisaia eder honen desagerpenak ur-horniduraren izugarrizko arazoak sortuko ditu inguruko herrietan.

11. Venezia. Itsas mailaren igoerak eta zoruaren hondoratzeak (urtean 2 milimetro) ekarriko dute hiri honen desagerpena.
1. Belizeko uharria. Karibeko itsasoan dagoen munduko ekosistemarik dibertsoena den hau 20 urtetan desager daiteke. 1998an Mitch hurakanaren ondorioz espezien % 50a galdu zuen. Gaur egun gehiegizko arrantza, kutsadura eta beroketa globala
bezalako arazoak suntsitzen ari dira uharri hau.

2. Taj Mahal. Munduko zazpi mirarietatik zutik geratzen den bakarra. XVII. mendean egindako eraikin hau Gizadiaren Ondarea da. Turisten bisita mordoa, kutsadura eta berriztatze lan txarrak suntsitzen ari dira fatxada. Indiako Gobernuak eta Unescok itxi nahi dute babesteko asmotan.

3. Napoles. Vesubio sumendi mitiko honek Ponpeia eta Herkulano hiriak suntsitu zituen. Orain dela 16 urte hasi zen erupzioan berriro, izu handia eragin zuelarik. Azken 100 urtetan Europan aktibo dagoen bakarra.

Holan jarraituz gero, basoak desager daitezke.

6. Las Vegas. Mojave basamortuan eraikindako oasi honek ur- hornitze arazo itzelak ditu. Mead laku artifiziala sikatzen ari da eta beroketa globalak ez du batere laguntzen.

Berriro beroketa globala.

8. Maldivetako uhartedia. Maldivetako uhartedia ez da inon gainditzen 3,5 metroko garaiera. Bakarrik 192 uhartetan bizi daiteke. Honela, bada, beroketa globala jarraituz gero, ondorio larriak ekarriko ditu.
9. Koral Hesi Handia. Australiako kostaldean dagoen munduko koral uharririk handiena den honek 30 urtetan populazio erdia galdu du. Arrazoiak: tenperaturaren igoera, ekaitz tropikalak, itsasoko izar inbaditzailearen sarrera eta ozeanoen azidifikazioa.

11. Venezia. Itsas mailaren igoerak eta zoruaren hondoratzeak (urtean 2 milimetro) ekarriko dute hiri honen desagerpena.
2015/06/14
HOBE BERANDU INOIZ BAINO
Apirilaren 22an euskaldunak hiltzea debekatu zuten Islandian. 1615eko udaberrian Danimarkako Christian IV. erregeak gutun bat igorri zuen Parlamentura, non aldarrikatu baitzuen islandiarrek, eta baita daniar merkatariek ere, eskubidea zutela beren burua “bizkaitarrengandik“ eta beste edozein atzerritarrengandik babesteko, haiek hiltzeko eta haien ontziak hartu eta arpilatzeko.
Urte bereko udazkenean, Arik adierazpen hori baliatzeko aukera izango zuen eta ezarritako legeari "esker" euskal balezaleen sarraskia gertatu zen.

Ez bururik ez hankarik zuen lege hau indargabetu zuten. Hala ere, munduan beste hainbat daude indarrean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)