Apirilaren 22an euskaldunak hiltzea debekatu zuten Islandian. 1615eko udaberrian Danimarkako Christian IV. erregeak gutun bat igorri zuen Parlamentura, non aldarrikatu baitzuen islandiarrek, eta baita daniar merkatariek ere, eskubidea zutela beren burua “bizkaitarrengandik“ eta beste edozein atzerritarrengandik babesteko, haiek hiltzeko eta haien ontziak hartu eta arpilatzeko.
Urte bereko udazkenean, Arik adierazpen hori baliatzeko aukera izango zuen eta ezarritako legeari "esker" euskal balezaleen sarraskia gertatu zen.

Ez bururik ez hankarik zuen lege hau indargabetu zuten. Hala ere, munduan beste hainbat daude indarrean.



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina