
Belenen erakusketak: Abenduaren hasieratik ikusgai dagoz edonon.
Santo Tomas azoka, abenduak 21: baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa. XIX. mendetik ospatzen den azoka honetara milaka pertsona hurbiltzen dira lurreko produktuak dastatzera.
Ogiaren eguna, abenduak 24: aurten XXVIII. edizioa egingo da Galdameseko San Pedro enparantzan. 30tik gora mahai kokatuko dira. Ogiak, euskal pastelak, taloak eta erroskilak bezalako produktuak salgai egongo dira. Bertara gerturatzen direnek ogia egiteko prozesu osoa ezagutzeko aukera izango dute.
Ogiaren erritua, abenduak 24: Gabon Gaueko afarian jarraitzen da “ogiaren erritua” egiten etxe batzuetan. Ogia bedeinkatu egiten da labanaz gurutzearen seinalea eginez. Ondoren ogi zati bat moztu eta norbere burua zeinatzen da. Kurrusku hori gorde egiten da hurrengo urtera arte.
Gabon Kantak, abenduak 24: “Hator, hator”, “Horra Mari Domingi", "Mesias sarritan" ... kantak abesten dira mahaian. Afaldu ostean kartetan edo loterian jokatzen da.
Olentzeroaren eguna, abenduak 24
Gabon Zahar Gaueko kantuak, abenduak 31 - Urtarrilak 1: Urte barri barri
dekonak ez ekonari
nik ez dekot eta niri ezpabere txarri belarri
Gabonetako ohiko plater eta postreak: aza olioarekin, makailua, bisigua, barraskiloak tomate saltsan, intxaursaltsa, euskal pastelak, konpota, gabonetako enborra…
Gabon subile edo Olentzeroren enborra: gabon gauean pizten da eta honen gainean afaria prestatu eta inguruan familia berotu egiten da. Batzuen ustez ezaugarri hauek ditu:
- Animaliak enborraren gainetik pasatu eta kortan bertan utzi, hauek gaixotasunik ez izateko.
- Erbinudearen kontrako babeslea.
- Enborraren errautsa errape gaixotua sendatzen du.
- Animalia kaltegarrietatik babesteko, enborraren errautsak, Esteban Deunaren egunera arte gordeak izan badira, lurretatik sakabanatu.
- Etxea bedeinkatzen du.
- Gau horretan zehar sua ez bada amatatzen, urte osoko babesa familiarentzat heriotza saihesteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina