Udako ordutegitik neguko ordutegira pasatzeko igande honetan orduaren aldaketa egin beharko dugu. Bai horixe, ordulariko orratzak 03:00etatik 02:00etara aldatu beharko dugu. Holan gaua ordu bat lehenago ailegatuko da. Neurri hau, nahitaez, Europa osoan aplikatzeko beharra dago.
Honela bada, kontuz ibili aldaketarekin.
Bakarrik falta zen soldata lapurketarekin ordu bat lehenago ailegatzea lanera. Ezta txantxetan ere.
Urriaren 25ean ailegatuko da; hemen, aldiz, norbaitek asmaturiko jaieguna denez, hurrengo egunerako utzi beharko dugu.
iPhone 5s-ak 699 €-ko balioa izango du, eta hori oinarrizko bertsioan (16 Gb). 32 eta 64 Gb-tan gure baduzu 799 € eta 899 € ordaindu behar. Dena den, garestiegi iruditzen bazaizue, beste modeloa; hau da, iPhone 5c koloretsua 100 € merkeagoa da bertsio bakoitzean.
Hori ikusita, ez da harritzekoa Androidekoak izatea hemen. Bitxikeri moduan, Apple-i 147 € balio zaizkio iPhone 5s-a. Ez dago bat ere txarto %400a handitzea salmentetan.
Baina hori ez da ezer munduko ordenagailurik indartsuenaren balioa ikusita. Bai, ondo entzun duzu. Abenduan jarriko da salmentan eta Estatu Batuetan 2.999 €-ko balioa izango duen bitartean, hemen 3.049 €.
Zera, inori adurra ez jausteko, ezaugarriak ez ditut komentatuko. Batzutan hobe da ametsetan egotea.
1979tik ospatu egiten da. Egun honetako helburua zera da: jendea munduan dagoen elikadura arazoaz jabetzea, baita gosea, desnutrizioa eta pobreziaren aurkako borrokan elkartasuna indartzea.
Dena den, nahiko urrun ez dugu joan behar. Bai, horixe. Munduko garatuetako osasun-arazorik handienak gehiegizko pisua, obesitatea eta eskasia dietetikoa dira. Horiek guztiak gaixotasun kroniko areagotzeari lotuta daude, hala nola, minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak eta diabetesa.
Elikadura osasungarria funtzezkoa da arazo horiei aurre egiteko.
Aurtengo leloak elikaduraren sistema jasangarria azpimarratu egiten du.
Eskuen bidez gaixotasun asko harrapa ditzakegu. Hori dela eta, esku-garbiketa egokia ezinbestekoa da bakterioak saihesteko. Herrialde garatuetako jende askok txarto egiten du keinu sinple hau, zeren, ura baino ez baitu erabiltzen. Xaboia nahitaez erabili behar da.
Eta zer esan herrialde azpigaratuetan, non ez dagoen uraren kalitaterik. Kolera, hepatitisa, poliomelitisa eta tifusa bezalako gaixotasunek eragin handia dute herri horietan.
Egunean zehar manipulatu egiten dugu gauza pilo. Honela, bada, zentzuz jokatu behar dugu. Ura eta xaboia edozein txerto baino askosaz hobeagoak dira.
Eskuak ez dira garbitu behar zikin dagozenean baino ez. Ez gara bizi burbuila batean, bideo honetan agerian geratzen den legez.
2013ko Alternatiba jaialdia urriaren 5ean eta 6an Baionan ospatu zen goizeko 10:00etatik arratsaldeko 22:00etara.
Lapurdiko hiriburuan bildu zirenek alternatiba jasangarriak ezagutzeko aukera izan zuten: baratz komunitarioak, hirigintza ekologikoa, banku etikoak, tokiko monetak, trantsizio energetikoa egiteko egitasmoak, kooperatiba energetikoak, e.a.
Primeran, klima aldaketaren aurkako egindako ekitaldi guztiak behar beharrezkoak dira.
Bazenekien etxeko suterik arruntena sukaldean gertatzen dela? Bai, holan da. Instalazio elektriko akastunek eta etxetresna elektrikoek sortzen dituzte suteak, baina arreta deitzen didana sukaldean gertaturiko deskuidoen kopurua da.
Honela, bada, suteen prebentzioarako astean ezinbestekoa ikusten dut aholku batzuk ematea ezagutzera.
Beranduegi baldin bada, ...