2013/04/23
APIRILAK, 23 - LIBURUAK BIZI GAREN LEKUAN
Urtero bezala Santurtziko ohiturekin erlazionaturiko liburua aukeratzen da. Aurten Santurtziko Udal Liburutegien Sareak "Cuentometrajes" bildumaren barruan "Agurtza eta atunaren arrantza" hamaikagarren alea argitaratu du, Turismo Bulegoaren eta Santurtzi Gastronomika Elkartearen laguntzarekin.
Apirilaren 23an liburutegira hurbiltzen diren pertsonek jasoko dute orri-marka batekin batera. Guztira, 1.500 banatuko dira.
Ale honek 48 orrialde ditu. Bertan "Agurtza" arrantza itsasontziaren bizitza, atuna harrapatzeko teknikak (herrestan, alezian, peita biziko arrantza, ingurasareko arrantza ...) eta itsasontzi mota desberdinak erakusteaz gain, errezeta gozoak agertzen dira.
Denborarik ez, ala? Hona hemen ale hori, azken finean agindua zorra.
2013/04/22
2013/04/14
APIRILAK, 23 - GORA SAN JORGE, SANTURTZIKO ZAINDARIA
Eguerdiko 12:00 etan Meza Nagusia egongo da San Jorge Elizan. Segidan, 13:00etan Santurtziko gure zaindariari omentzeko suziri-burrunba eta kalejira.
Santurtziko Udal Liburutegien Sareak iharduera bereziak prestatu ditu apirilean zehar. Ohitura da santurtziarrentzot berezia den egunean, eta aldi berean liburuaren nazioarteko egunean, zeozer berezi prestatzea.
SULS-ek liburuaren eguna ospatzeko banatu ditu liburuxka ezberdinak 2004tik 2011ra arte. Hementxe dituzue denak batera pilatuta. Bistakoa denez aurtengoa falta da, apirilaren 23an bertan banatuko baita. Egon lasai, egun horretarako izango duzue.
Hori dela eta, ostiral honetan hasiko dira Santurtziko jaiak. Hona hemen San Jorge 2013 jaietako egitaraua.
SULS-ek liburuaren eguna ospatzeko banatu ditu liburuxka ezberdinak 2004tik 2011ra arte. Hementxe dituzue denak batera pilatuta. Bistakoa denez aurtengoa falta da, apirilaren 23an bertan banatuko baita. Egon lasai, egun horretarako izango duzue.
Bestaldetik, gure eskolan liburutegi berriaren inaugurazioa egingo da, baita beste motatako ekintzak ere ( irakurketa maratoia, orri-marka lehiaketa, e.a.).
Dena den, ez pentsa hauxe dela dena. Ezta urrik eman ere. Santurtziarrok ohituta gagoz gure zaindaria ondo omentzen.Hori dela eta, ostiral honetan hasiko dira Santurtziko jaiak. Hona hemen San Jorge 2013 jaietako egitaraua.
2013/04/09
MAHAI-JOKOETAN EUSKARAZ ARITU
Jolasetan gaztelaniara jotzen duzuela bistakoa da. Horrexegatik, etxeko kaizan gordeta eta ahaztuta zegoen liburuxka bat eskaneatu dut, hemendik aurrera mahai-joko zahar eta tradizionaletan aritzen zaretenean aitzakirik ez izateko asmoz.
Ondo segi, eta txipa aldatuz gero hurrengorako benetako Santurtziko kartak izango dituzue.

Ondo segi, eta txipa aldatuz gero hurrengorako benetako Santurtziko kartak izango dituzue.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)